You are here: Home Enpresa Albisteak ULMA Packagingek sistema iraultzaile bat atera du belarrak eta hostoak ontziratzeko

ULMA Packagingek sistema iraultzaile bat atera du belarrak eta hostoak ontziratzeko

2017/08/09 12:30

ULMAk ontziraketa bertikaleko sistema berri bat abiarazi berri du (VFFS), belar freskoak eta hosto arineko entsaladak ontziratzeko modua eraldatzeko asmoarekin, ekoizleek denbora eta dirua aurrezteko, eta ontziraketako prozesuan eskuzko interbentzioa ahalik eta gehien murrizteko

ULMA Packagingek sistema iraultzaile bat atera du belarrak eta hostoak ontziratzeko

Belarrak eta hostoak enbasatzeko sistema

Sistema patentearen zain dago, eta bere funtzionamendua hau da: produktua xurgatu eta zorroaren amaieraraino arrastatzen du, kaltetu gabe, eta, ondorioz, enbasatze konbentzionaleko makinerian produktua blokeatzen delako sarritan gertatzen diren desagerrarazten dira. Ondorioz, produktu batzuk automatikoki pisatu eta bertikalki enbasatzea ahalbidetzen da, izan ere, prozesu horiek orain arte eskuz egiten ziren, biltzeko gailu horizontalekin.

ULMAk VTI 640 V biltzeko makina bertikalean inplementatu du sistema berritzailea, eta inbertsioa oso azkar itzultzea ahalbidetzen du, eskulana zein zorroak gaizki zigilatzeagatik egin behar izaten diren birprozesuak murrizten direlako. VTI 640 V makinak eskaintzen duen funtzionalitate berria ultrasoinuen bidezko zigilatzea baino alternatiba merkeagoa da, produktua beti  zigilatzeko orduan harrapatzeko arriskurik gabeko gune batean kokatzen delako.

ULMA Packaging, enbasatzeko soluzio osatuengatik merkatuko erreferentzia izateaz gain, saldu ondoko bere zerbitzuagatik  ere erreferentzia da, bezeroei lasaitasuna eman baitie, produkzio lerroak modu eraginkorrean mantendu daitezkeelako eta enpresek modu arin eta efizientean funtzionatzeko aukera ematen duelako.