You are here: Home Enpresa Global Packaging

Global Packaging

Globaltasuna soluzioen, zerbitzuen eta presentzia geografikoaren eskaintzan.

Ontziratze soluzioetan daukagun eskaintza globala da. Zazpi produktu lerro dauzkagunez gero, esan dezakegu sektore bakoitzerako ontziratze soluzioetan horren aukera zabala eskaintzeko gai den hornitzaile bakarra garela. Soluzio osoetan daukagun eskaintzak automatizazio mailarik handiena du oinarri, izan ere, gai gara instalazio integralak egiteko, produktuaren karga automatikotik hasi eta ontziratutako produktuak paletetan kokatzeraino.

 

Gure zerbitzu eskaintza globala da. Zerbitzuen katalogoa, berez, behar bakoitzari soluziorik egokiena bilatzen aditua den aholkularitza komertzialarekin hasten da; bukatzeko, berriz, erabat profesionala den Zerbitzu Teknikoa aipatu behar da, ordezko pieza originalekin diharduena. Prestakuntza Teknikoa ere nabarmendu beharra dago, instalazioak mantentzeko pertsonal kualifikatua daukaten bezeroek gehien estimatzen duten zerbitzuetako bat da eta.

 

Gure lan ingurunea globala da. Mundu guztiko geografian gaude presente. 18 filial propio eta 50 herrialde baino gehiagora iristen den banatzaile sare bat daukagu.

 

Azken finean, Global Packaginga da identifikatzen gaituena eta besteek identifikatzen gaituzten modua.