You are here: Home Ontziraketa makinak Atzera biltzeko tunelak TR
Product Menu

TR

Kapota finkoko uzkurtze tunelak, berotze ahalmen handikoak, kontsumo txikikoak eta efizientzia handikoak. Faxatzeko makinetan eta film atzeragarria darabilten makinetan ontziratutako produktuentzat. Neurri eta prestazio desberdineko modeloak, baita dimentsio bereziko modeloak ere.

TR

ULMA markako TR modeloko aire beroko tunelak, side-seal, faxaketa, flow pack, overlap edo bestelako makina biltzaileen irteeran filma produktuei itsats dakien diseinatuta daudenak, amaieran nahi den akabera lortzeko.

Berotze ahalmen handiko, kontsumo txikiko eta bero galera eskaseko tunelak.

Ezaugarriak:

  • Ijeztutako eta margotutako altzairuzko hodiz eraikitako bastidore sendoa.  
  • Erraz integratzen dira lehendik dauden produkzio lerroetan.
  • Altueran doigarriak diren hankak eta kokatzeko nahiz garraiatzeko gurpilak.
  • Makina noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
  • Produktua garraiatzeko sistema desberdinak aukeran:
    -
    Altzairu herdoilgaitzezko sarea alboko kateekin edo gabe.
    -
    Silikonaz estalitako arrabol mugikorrak.
  • Tenperaturaren erregulazio elektronikoa.
  • Garraiagailuaren abiaduraren erregulazioa.
  • Ganbera barruan aire beroaren fluxua era homogeneoan banatzeko sistema, energia aurrezpen nabarmena bermatzen duena.
  • Gehieneko isolamendua bero galerak murrizteko.
  • Armairu elektriko aireztatua.
  •  CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.