You are here: Home Ontziraketa makinak Atzera biltzeko tunelak TR 300
Product Menu

TR 300

Kapota eraisgarriko uzkurtze tunela, hiru estaziokoa eta turbina bikoitzekoa, flow packean (HFFS) film atzeragarriz ontziratutako produktuak aire beroarekin uzkurtuz biltzeko. Produkzio handiko aplikazioetarako.

TR 300

TR 300 modeloa altzairu herdoilgaitzez fabrikatutako uzkurtze tunel bat da, produkzio handiko aplikazioetan erabiltzekoa.

TR 300 modeloak 1.735 mm-ko luzera duen uzkurtze ganbera bat dauka.

Tunelak silikonaz estalitako arrabol bidezko garraiagailu bat darama. Garraiagailuaren abiadura, aginte panelean dagoen potentziometro baten bitartez doitu daiteke.

Tunelaren goiko kapota eraisgarria da; ondorioz, erraz iritsi daiteke tunelaren barne ganberara garbiketa eta mantentze lanak egiteko, baita estazio bakoitzean aire fluxua doitzeko ere.