You are here: Home Ontziraketa makinak Atzeragarria - L soldadura SC 500
Product Menu

SC 500

Albo soldadurako makina automatikoa, film atzeragarrietarako nahiz ez-atzeragarrietarako. Prestazio maila altua.

SC 500

SC500 serieko albo soldadura jarraituko biltzeko makina automatikoak edozein luzeratako produktu eta multzoen gama zabal bat produktua jarraian garraiatuz ontziratzeko diseinatuta daude, hala film atzeragarriz nola ez-atzeragarriz. 125 ziklorainoko produkzioak lortzen dira minutuko.

Doiketak egitea erraza denez, azkar egokitu daiteke bildu beharreko produktu desberdinetara, erremintarik erabili barik. SC500 makinarekin lortzen den ontziratzeak alboko soldadura dauka. Hala, filmaren goialdeko eta behealdeko josturak saihesten dira eta lortzen den produktua ondo ikusten da.

PC industrial bidezko kontrol sisteman komunikazio sistema arin eta erraz bat darama, ukimen pantaila bidezkoa, makinaren eta kontrol parametroen egoeraren berri etengabe ematen duena.

OINARRIZKO EKIPAMENDUA

  • Tarteko zintarekin tentsiorik gabe zigilatuz, kalitate handiko ontzia lortzen da.
  • Zinta bidezko elikadura automatikoa linean; banda zabalera eskuz doituz, produktua bereizi eta lerrokatu egin daiteke.
  • Bobina euskarri motorizatua 90º-ra, zulatzeko sistema mekanikoarekin eta filmaren bukaera detektatzeko gailuarekin.
  • Sarrera zinta ezkutagarria, filma aldatzea eta sartzea errazagoa izan dadin.
  • Triangelu formatzailearen altueraren doiketa motorizatua.
  • Etenka lan egiteko aukera: paketez pakete.
  • Luzetarako soldadura, arrabol berotuen bidez eta tenperatura erregulagailuarekin.
  • Zeharkako soldadura, baraila beroen bidez, tenperatura erregulagailuarekin eta edozein garaieratako irekierarekin.
  • Soldadura zentroaren zeharkako doiketa automatikoa.
  • Film soberakina biltzeko gailu automatikoa, irisgarritasun errazekoa, banagailu mekanikoarekin eta filmaren haustura detektatzeko gailuarekin.
  • Ez produkturik – ez paketerik gailua.
  • 5”-ko ukimen pantaila daukan PC industrial bidezko kontrola, 100 produktu memoriarekin eta funtzionamenduaren diagnosiarekin.
  • CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.

HAUTAZKO GAILUAK

  • Formatuaren doikuntza automatikoa.
  • Zeharkako soldadura barra eta luzetarako zigilagailua PErako.
  • Film ijeztua erdihodira tolesteko gailua.
  • Filmaren zulaketa pneumatikoa edota berokoa.
  • Tarteko xurgapen zinta, produktu arinak garraiatzeko.
  • Ontzia erraz irekitzeko gailua.
  • Produktu ezegonkorrentzako gailua.
  • Bobina euskarri bikoitza.
  • Film bukaeraren aurreabisua, argi eta soinu baliza bidez.
  • Inprimaketa zentratzeko sistema.
  • Alderantzizko makina: ezkerretik eskuinera.
  • Bertsio herdoilgaitza.
  • Sarrera eta irteera elementu desberdinak (elikagailuak, kodetzaileak, etiketak jartzeko gailuak, orga paladunak…
  • Akatsak telediagnostikatzeko modema.