You are here: Home Ontziraketa makinak Bertikala (VFFS) VTI 400
Product Menu

VTI 400

Makina biltzaile bertikala (VFFS), hiru soldadurako ontziak egiten dituena. 100 ziklo/min-rainoko abiadura ertain-altuetan egin beharreko aplikazioetarako.

VTI 400

VTI 400a funtzionamendu etenkaria duen makina biltzaile bertikal bat da eta askotariko produktuak poltsaratzeko erabiltzen da.
Makinaren ezaugarri nagusietako bat bere malgutasuna eta moldakortasuna da, izan ere, tamaina eta mota ugariko paketeak produzitu ditzake, eta elikagaiak nahiz elikagaiak ez diren produktuak ontziratzeko erabil daiteke.

Diseinuari dagokionez, makina sendo, fidagarri eta erabiltzeko intuitiboa lortu nahi izan da. Horretarako, honako hauek erabili dira: AC motorren bitartez dinamizatutako eragintza mekanikoak, azken belaunaldiko elementu elektronikoak eta ukimen pantaila batekin batera doan PC industrial bat, ikonoen eta marrazkien bidez erraz maneiatzen dena. 

Osagarri gisa, ontziratu beharreko produktuaren azken helburuaren arabera aplikatzeko moduko aukera asko eskaintzen ditu makinak, betiere kasu bakoitzerako soluziorik onena ziurtatuz.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • AC motor bitartez eragindako soldadura horizontala.
  • Filmaren arrastatzea irteera bikoitzeko motor erreduktore asinkrono eta kardan bidez egiten da.
  • Egitura itxia.
  • Pieza bakarreko formatzailea.
  • Ukimen pantaila duen PC industriala (B&R 5").
  • 100 programa memoriatarako ahalmena.
  • Programa erregulazioak eta doikuntzak pantailan integraturik daude.
  • Zigilatze tenperaturan nahiz sarearen presio pneumatikoan egon daitezkeen irregulartasunak automatikoki detektatzen ditu, betiere zigilatze egokia bermatuz.
  • Erabiltzaile maila desberdinak, password bidez.
  • Soldadura horizontalean harrapatuta geratu den produktua automatikoki detektatzen du.
  • Bobina amaiera automatikoki detektatzen du.
  • Bobina euskarriaren albo erregulazio motorizatua.
  • Kanpo ekipamenduekin sinkronismoak osatzeko erraztasuna.
  • Europako Segurtasun Araudiaren arabera diseinatua eta fabrikatua (98/37/EEE).

AUKERA NAGUSIAK

  • Bertsio herdoilgaitza.
  • 45º-ra makurtutako bertsioa.
  • Bobina azkar aldatzeko aukera.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema.
  • Atmosfera eraldaturako gas injekzioa.
  • Hutsaren eta uhalen bidez, filma arrastatu ahal izatea.
  • Berotasun konstantea barailetan, PE filmerako eta abiadura handietarako.
  • Film desbobinatzaile motorizatua; filmaren tentsioa pantaila bidez kontrolatu eta doitu daiteke.
  • Bobinaren autozentraketa automatikoa: "Autotracking".
  • Filmean dagoen korronte estatikoa desagerrarazteko aukera.
  • Poltsa bibratzailea.
  • Hondo egonkorra edo toles ingelesa.
  • Paketea erraz irekitzeko hortza.
  • Sortak edo pakete bikoitza.
  • Eurolocka edo pakete heldulekuduna.
  • LAN Ethernet konexioa.
  • Kodetzaileak, etiketak jartzekoak...
  • Zipper euskarria.
  • Produktua ateratzeko uhalak.