You are here: Home Ontziraketa makinak Film hedagarria GALAXY
Product Menu

GALAXY

Produktu freskoak erretilu aurreformatuetan film zabalgarriz biltzeko makina automatikoa. Prestazio maila altua, ontziratze zentraletarako bereziki garatua.

GALAXY

GALAXY makina, produktu freskoa film tenkagarriz biltzean produktibitate altua lortzea eskatzen duten merkatu sektoreei erantzuteko bereziki garatu da. Prestazio ikaragarriak ditu, eta erraza da bai erabiltzeko bai garbitzeko; hori dela eta, makina bikaina da ontziratze zentroetan lan egiteko.

Makina honen mekanika sendoa eta elektronika aurreratua bere fidagarritasun eta malgutasun handiaren isla dira, eta, horri esker, berme osoz irits daiteke erretilu eta produktu gama zabal batera.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Funtzionamendu erabat automatikoa edo eskuz programagarria.
  • Bobina euskarri motorizatu bikoitza, bobina aldaketa automatikoarekin.
  • Aurretenkatze eta toleste aldagarria, erretiluaren dimentsioen araberakoa.
  • Film luzera programagarria, ahalik eta film gutxien kontsumitzeko.
  • Elikadura orga automatikoa.
  • Erretiluaren / produktuaren araberako abiadura programagarria.
  • Film bukaera detektatzeko sistema bobina bakoitzean.
  • Akatsen autodiagnostikoa aginte panelean.
  • Koipeztaketa zentralizatua.
  • PVC, polietileno, SS eta poliolefinazko filmarekin egiten da ontziraketa.
  • Korrosioaren kontrako eraikuntza, erraz garbitzekoa.
  • IP 65 babes gradua.
  • CE araudiaren araberako homologazioa.

AUKERAKOAK

  • Pressure Sealer (soldadura banda osagarria, ontzirako gailu presorearekin).
  • Grabitate bidezko irteera zintak eta motorizatuak: linean, 90º-ra eta 180º-ra.
  • Makinaren kontrolarekiko konexioa, gailuaren edo bandaren sinkronismorako.
  • Film inprimatuarekin biltzeko sistema (Galaxy P).
  • Sealer cooler tunela. Poliolefinetan ontziratzeko soldadura eta uzkurtze sistema.