You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FR 200
Product Menu

FR 200

Flow Pack biltzeko makina horizontala (HFFS), hiru soldadurakoa eta prestazio maila ertain-altukoa, kuxin motako ontziak egiten dituena.

FR 200

ULMAk, bere katalogoa azken berrikuntza eta joera teknologikoekin eguneratzeko etengabeko apustua eginez, FR 200 modelo berria garatu du.

FR 200 modeloari txertatutako azken berrikuntzei esker, beste gauza batzuen artean, aurreko modeloekin baino abiadura handiagoetan lan egin daiteke.

Modelo berri honek, gainera, PC industrial batean oinarritutako ardatzen kontrol berri bat darama; hala, modelo honek bere anai-arreba nagusien gehieneko prestazioak ere badauzka.

ULMA makinen kalitate, eraikuntzaren sendotasun, fidagarritasun, erabilerraztasun eta ergonomiari esker, amaierako produktuak aplikazio gama zabal bati erantzuten dio.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Plaka bertikalean eraikia, makinaren gehieneko higienea eta garbitasuna bermatzeko.
  • Lanaren noranzkoa: ezkerretik eskuinera.
  • Zeharkako soldadurako baraila birakariak.
  • Luzetarako arrasteko hiru arrabol pare, soldadura eta filmaren tolestaketa.
  • Bobina euskarri autozentratzailea balaztarekin.
  • 2 metroko luzera duen elikadura orga.
  • Molde konformatzaile zabalgarria.
  • 7”-ko UPC PC industrial bidezko kontrol sistema.
  • Parametroak bistaratu eta doitzeko, 7”-ko koloretako ukimen pantaila bat dauka. Parametroen doikuntza erraza eta intuitiboa da, alarmak eremuka identifikatuta daude, eta Ethernet konexioa darama urrunetik interakzioan jardun eta bistaratzeko.

FR 200 I P BERTSIOA “PIPERRAK ONTZIRATZEKO”

  • Makinaren bertsio honek etenka funtzionatzen du, eta berariaz kontzebitu da, pisatzaile batekin batera, piper multzoak ontziratzeko.
  • Elikadura orga berezia, uhal garraiatzaile batekin eta arrasteko bi palarekin.
  • Poltsaren luzera produktuaren luzeraren arabera doitzen da, elikadura organ doan zelula fotoelektriko bidez.
  • Inprimaketa zentratua duen filmarekin eta poltsa luzera finkoekin lan egiteko aukera.
  • Erretiluak ontziratzeko aukera (piperrez gain).

AUKERAKO NAGUSIAK

  • Erretiluentzako elikadura orga automatikoa.
  • Elikadura orga mota eta luzera desberdinak (bertsio jarraitua).
  • “Produkturik ez – Poltsarik ez” funtzioa.
  • “Gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna – Poltsa bikoitza” funtzioa.
  • Film inprimatua zentratzeko fotozelula (bertsio jarraitua).
  • Bobina euskarri autozentratzaile bikoitza.
  • Ezker bertsioko makina.
  • Giro hezeetarako bertsio herdoilgaitza.