You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FR 305
Product Menu

FR 305

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS) hiru soldadurako makina bat da, kuxin motako ontzia egiten duena. Pastel, gaileta, txokolate eta gozogintza sektoreko errendimendu handiko aplikazioetara bideratua.

FR 305

ULMAk, bere ontziratze makinetan azken garapen teknologikoak txertatzeko egindako apustuari eutsiz, FR 305 modelo berria sartu du buru birakariak daramatzaten ontziratze makinen gaman.

FR 305 modeloak ontziratze makina birakarien aurreko modeloak ordezten ditu -horietan filmaren bobina behealdean dago-, eta aurreko modeloen esperientzia, fidagarritasun egiaztatu eta sendotasunari azken garapen teknologikoak gehitu dizkie.

FR 305 makina biltzaileak diseinu ergonomikoa gehitu die ULMA makinen ohiko sendotasun, erabilerraztasun eta fidagarritasunari. Horri esker, makinaren garbitasuna eta higienea errazteaz gainera, formatuen aldaketetan moldagarritasun handia izatea lortzen da, azken belaunaldiko PC industrial batean oinarrituta dagoen kontrol elektroniko bat sartu baita.

Horiek hola, FR 305 makina biltzailea, produktu irregularrak edo arrastatze zailekoak ontziratzeari dagokionez, mota guztietako bezeroen beharrak asetzeko ahalmena duen makina da.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina elektroniko honek elektronikoki sinkronizatutako motor independenteak dauzka.
  • Plaka bertikalean eraikia, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko.
    Elementu mekanikoetan eta elektrikoetan sartzeko erraztasuna, mantentze lanetarako.
  • Lanerako noranzkoa ezkerretik eskuinerantz.
  • 2 metro luze den elikadura orga (konfigurazio estandarrean).
  • Bobina euskarria erraz iristeko moduan dago eta, horri esker, bobina astunak samur kargatzen dira.
  • Konformazioko molde zabalgarria.
  • Luzetarako soldadura sistemak filma soldatu eta luzetara arrastatzeko arrabolak darabiltza; gainera, garaiera erregulatu egiten da, ondo doitzeko.
  • Zeharkako soldadura sistemaren buruak zeharkako soldadurako baraila birakariak ditu, esfortzuen mugagailu elektronikoarekin.
  • Parametroak ukimen pantailatik doitzen dira (formatuaren luzera, palaren kokapena...).
  • 5"-ko ukimen pantaila monokromoa, makinaren parametroak doitzeko eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa lortzeko.
  • 99 produkturen parametroak ere memorizatu ditzake.

AUKERA NAGUSIAK

  • Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
  • Elikadura automatikorako hainbat sistema.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" funtzioa.
  • "Gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna - Poltsa bikoitza" funtzioa.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidez.
  • Makinak ezkerreko bertsioa du.
  • Bertsio herdoilgaitza ingurune hezeetarako.
  • SP bertsioa poliolefina atzeragarrietarako.
  • DC bertsioa "D Cam" motako barailarekin film ijeztuetarako.
  • Kodetze sistema desberdinak.