You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) PACIFIC SSF
Product Menu

PACIFIC SSF

Flow Pack makina biltzaile horizontal honek (HFFS) erabat hermetikoak diren hiru soldadura egiten ditu. Soldadura horiek ez diete likidoei iragazten uzten. Erretiluan ontziratutako okela eta hegazti produktuetarako erabiltzen da. SES motako film tiragarri zabalgarriekin lan egiteko bereziki diseinatuta dago.

PACIFIC SSF

PACIFIC SSF ontziratze sistema berriak likidoei iragazten uzten ez dien ontzi bat egiten du, erretiluan ontziratutako okela eta hegazti produktuetarako.

Ontziratze sistema honen bidez itxura bikaineko ontziak lortu nahi dira. Horretarako, makinak badu filmari ontziaren inguruan tira egiteko sistema bat, eta, horrekin batera, baita ontzia zigilatu aurretik airea bertatik ateratzeko sistema bat ere (halatan, ez dago perforaziorik egin beharrik filma uzkurtzeko). Ontzia luzetara eta zeharka zigilatzen duten soldadurak oso meheak dira, eta ontziaren behealdeko luzetarako soldadura finari esker, ontzia goialdean nahiz behealdean inprima daiteke. Azken emaitza, produktuaren inguruan ondo estututa dagoen ontzi bat da, likidoak iragaztea galarazten duena eta itxura aparta duena.

Makina, bere osotasunean, herdoilgaiztasun, hezetasunaren kontrako babes eta garbitasun eskakizunei erantzuteko diseinaturik dago, elikagaien sektoreak hala eskatzen baitu. Makina, plaka bertikalean diseinaturiko bastidore sendo baten gainean eraikia  dago, eta bastidorearen mekanismo guztiak ontziratze prozesutik isolaturik daude. Diseinu horrek, diseinu tradizionalek ez bezala, ontziratu beharreko produktuaren hondakinak aipatutako mekanismoen gainera erortzea ekiditen du. Horri esker, mekanismoon bizitza erabilgarria luzatu egiten da, eta garbiketa lana murrizten, elikagaien sektore guztietan baldintza higieniko optimoei eutsiz.

PACIFIC SSF sistema aire nahiz ur berozko uzkurtze tunel gama zabal batekin osatzen da. Tunel horiek, hain zuzen ere, akabera bikaina eta itxura aparta ematen diote ontziari.

AUKERA NAGUSIAK

  • Makinak ezkerreko bertsioa du.
  • Erretiluen elikagailu automatikoa.
  • TSSF jarraipeneko uzkurtze tunela erretiluetarako.
  • T150 uzkurtze tunela garaiak diren produktuetarako (oilasko osoa...).
  • Film inprimatua zentratzeko fotozelula.
  • Bobina aldaketa automatikoa.

IRAGAZPENIK GABEKO ONTZIA - FORMATUAREN ALDAKETA BIZKORRA - MANTENTZE LAN GUTXIAGO - MALGUTASUN HANDIA - GARBIKETA ERRAZTEKO DISEINUA - PRESTAZIO BIKAINEKO ONTZIA