You are here: Home Ontziraketa makinak Ikuskapen sistemak MD
Product Menu

MD

MD serieko metal detektagailuak.

MD

ULMA metal detektagailuak, elikagaietan egon daitezkeen kutsatzaile metalikoak detektatzeko garatutako ekipamenduak dira.

Sentikortasunari eta erantzuteko azkartasunari dagokienez kalitate eskakizunik zorrotzenei erantzuteko garatu dira.

Altzairu herdoilgaitzezko bastidore baten gainean muntatuta daude. Bastidorea bereziki diseinatuta dago elikagaiak prozesatzeko plantetan lan egiteko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

BURU DETEKTATZAILEA

  • Metal magnetiko eta ez-magnetiko guztiekiko sentikortasun handia, altzairu herdoilgaitza barne.
  • Modeloa zein den, monofrekuentzia, multifrekuentzia edo multiespektro teknologia eduki dezake, produktu efektu aldakuntzetan sentikortasuna maximizatzeko.
  • Giroko interferentziekiko immunitate handia.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia, IP65 babes mailarekin.
  • Kontrol koadroaren kaxa UL 508A eta 14-05 zenbakiko CSA-C22.2 araudiaren arabera dago eskuragarri.
  • Ikaskuntza eta produktu efektuaren doikuntza automatikoa.
  • Modeloaren arabera, programazio lokal bidez edo sareko programa bidez hautagarri diren 250 edo 500 produkturentzako memoria ahalmena.
  • Datuen biltegiratzea: 1000tik 5000 gertaeraraino.
  • 4x20 karaktereko pantaila alfanumerikoa.
  • Programazio lokala: 4 edo 16 tekla –modeloaren arabera– eta funtzio bikoitzeko 3.
  • RS232 eta bluetooth interfaze estandarrak, WIFI eta ethernet aukeran.

UHAL GARRAIATZAILEA ETA BAZTERKETA (C modeloetan)

  • Lerroaren abiadurarako eta bazterketarako kontrol integratuak.
  • Osagai guztiak alderantzikagarriak eta modularrak dira.
  • Abiaduraren doikuntza digitala.
  • Erraz desmuntatzen da mantentze lanak egiteko eta garbitzeko.
  • Fidagarritasun elektronikoaren eta mekanikoaren maila handia da.
  • Baztergailu mekanikoa edo aire bidezko egozpena.
  • Airearen presio baxua detektatzeko funtzioa.