You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Kargaren automatizazioa Flow Packean
Product Menu

Kargaren automatizazioa Flow Packean

Produktua kargatzeko aplikazioetarako robot zelula konpaktuak, ontziratze makinekin integratzeko bereziki diseinatuak. Robotek aplikazio bakoitzerako bereziki diseinatutako atzaparrak daramatzate. Ahalmenak aldakorrak dira produktuaren dimentsio, ezaugarri eta fluxuaren arabera; baita sistemaren eskakizunen arabera ere. Lan eremua aldatu egin daiteke zelulen konfigurazioaren arabera. Zelularen kontrol propioak aukera ematen du sistemaren elementu desberdinak zentralizatu eta integratzeko.

Kargaren automatizazioa Flow Packean

Kargako robot zelulen multzoa

ULMA D12H robotek osatzen dute. Ikuspen artifizialeko sistemak daramatzate ausaz banatuta dauden produktuak ezagutu eta lokalizatzeko. Karga eta deskarga mugimenduan egiten dira, tracking funtzioaren bidez, hala uhal garraiatzailera nola makinaren orgara.

 

Produktuen elikadura sistema

Ausaz banatutako produktuak garraiatzeko sistema, zeinaren abiadura karga zelulatik kontrolatzen den.

 

Produktuen elikadura sistema

Ontziratutako produktuak garraiatzeko sistema. Karga sistema zein den kontuan harturik, produktuak orientatuta eta kontrolatuta garraiatu behar dira uneoro, zelularen multzokatze sisteman txertatu ahal izateko.

 

 

 

Kargako robot zelula

ULMA D12H robotak osatua. Ikuspen artifizialeko sistemak eduki ditzake produktuak ezagutu eta lokalizatzeko, edo ontziratutako produktuak multzokatzeko eta unitateak edo multzoak manipulatzeko. Karga lana, geldian edo tracking funtzioan egin daiteke.

 

 

 

Multzokatze sistema edo “grouping chain”

Motor independente batek edo bik osatutako sistema honetan, produktuak modu jarraikian multzokatzen dira, eta produktu multzoak robotaren ziklo bakar batean manipula daitezke. Produktuak erabat orientatuta garraiatu behar dira aurreko garraioan. Multzokatzea 90º-ra edo linean egin daiteke, abiadura handian.

Karga eta deskarga mugimenduan egin daitezke, aplikazioaren abiaduraren arabera.