You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Plastikozko kaxan sartzea
Product Menu

Plastikozko kaxan sartzea

Merkatuan dauden era guztietako plastikozko kaxak manipulatzen ditugu.

Plastikozko kaxan sartzea

Kaxak despilatzekoa

Kaxen banakako hornikuntza egiteko, sistema hau pilo edo zutabe batetik abiatzen da.

Badaude bi bertsio; bata pneumatikoa, eta motorizatu serbogidatua bestea, abiadura eskakizunaren arabera, halako edo holako soluzioa emateko.

Despilatu beharreko kaxak mota, tamaina eta material desberdinekoak izan daitezke; oinarri desmuntagarriarekin edo kartoizko oinarriarekin.

Ergonomiaren mesedegarri, despilatze zelulak modulu bat eduki dezake piloak jasotzeko; hain zuzen ere, paletaren altueratik zehaztutako lanaren altuerara altxatzeko.

Kaxen autonomia handitzeko, sistema honek kaxa piloak metatu ditzake, eta automatikoki despilatze zelula elikatzera pasatu.

Desapilador de cajas Ulma

 

Kaxak pilatzekoa

Sistema honek banaka pilatzen ditu kaxak.

Badaude bi bertsio; bata pneumatikoa, eta motorizatu serbogidatua bestea, abiadura eskakizunaren arabera, halako edo holako soluzioa emateko.

Pilatu beharreko kaxak mota, tamaina eta material desberdinekoak izan daitezke; oinarri desmuntagarriarekin edo kartoizko oinarriarekin.

Ergonomiaren mesedegarri, despilatze zelulak modulu bat eduki dezake piloak jasotzeko, eta pilook altuera batean edo bestean koka ditzake, bezeroaren beharren arabera.

Apilador de cajas Ulma

 

Bale arm closer - hagaxka itxigailua

Soluzio hau aplikatzen da kaxa hutsak bata bestearen barruan sartzeko aukera dagoenean, hau da, kaxen formak horretarako aukera ematen duenean, logistikarako ahalik eta espazio gutxien har dezaten.

Sistema honen bidez, kaxaren alboko hagaxkak manipulatu egiten dira, eta beteta daudenean bata bestearen gainean jar daitezke.

Etenkako operazio honek aldatu egiten du kaxaren alboko hagaxken posizioa, eta posizio berrian finkatzen. Posizio bat baino gehiago egon daiteke, kaxa barruan produktuak hartzen duen karga altueraren arabera.

Badaude bi bertsio; bata pneumatikoa, eta motorizatu serbogidatua bestea, abiadura eskakizunaren arabera, halako edo holako soluzioa emateko.

Cerradora de varillas Ulma

 

Tipos de cajas de plástico para Encajado Ulma