You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFS 400
Product Menu

TFS 400

Film malgurako edo zurrunerako makina termoformatzaile higienizagarri honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Makina honek prestazio maila ertain-altua du.

TFS 400

TFS 400a elikagaiak nahiz medikuntzako produktuak ontziratzeko makina termoformatzaile bat da. Ontzia makinan sortzen da, film malguzko edo zurrunezko bi bobina erabiliz. Aukeran, nahi izanez gero, enbaseen barruan hutsa nahiz gas injekzioa (MAP) jar daiteke.

Sistema honek abantaila hauek ematen ditu eskuzko ontziraketaren aldean:

  • Ontziko kostu unitarioa murriztu egiten da.
  • Produktibitatea handitu egiten da.
  • Amaierako produktuaren itxura hobetzen da.
  • Ontziratze prozesuan produktua gutxiago manipulatzen da.
  • Ontziratze bermea handiagoa da.

Dauzkan ezaugarriak direla eta, soluzio hau egokiena da produkzio ertainetarako; gainera, bere konfigurazio estandarizatuei esker, ondo egokitzen da bezero bakoitzaren beharretara. Moldakorra, erabilerraza eta formatu aldaketetarako aproposa denez gero, ontziratze beharrei erantzun egokia ematen die.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Eraikuntza alderdiak:

  • Eraikuntza trinkoa.
  • Bastidorea 3000 mm luze da.
  • Egitura altzairu herdoilgaitzez egina dago goitik behera.
  • Armairu elektriko integratua.
  • Goiko bobina euskarria independentea da armairuarekiko.
  • Filma harilkatzeko portikoa.
  • Bobinen finkapen pneumatikoa.
  • IPC kontrol sistema.
  • Aginte panela:
    • Orientagarria.
    • 7"-ko ukimen pantaila koloretan.
    • Sakagailu piezoelektrikoak.
    • Langilearekin komunikatzeko erraztasuna.

Diseinu higienikoa:

  • Gainazal inklinatuak, garbiketa ura ebakuatzen laguntzeko.
  • Makinaren barnealdea irisgarria da garbiketa lanak egiteko.
  • Diseinuari esker, hondakinak ez dira pilatzen.
  • Soldadura estankoak eta jarraituak.
  • IP 67 babes mailako osagaiak.
  • Gutxieneko barne kableatua.
  • ISO 14159, EN 1672, 3An oinarrituriko diseinu irizpideak.

Erabiltzen eta mantentzen erraza:

  • Formatuak azkar eta erremintarik gabe aldatzen dira.
  • Kostu txikiko mantentze lana.
  • Kontsumoen optimizazioa.
  • Gutxieneko mantentze lana.
  • Funtzionamendu programak.
  • Errendimendu handia.

Dauden aukera aipagarrienak:

  • Jasotzeko sistema desberdinak eskuragarri: pneumatikoak eta elektrikoak.
  • Ebaketa formadunak.
  • Formatuak automatikoki edo erraz aldatzeko sistemak.
  • Bobina euskarri desberdinak daude eskuragarri.
  • Periferikoen integrazioa.
  • Skin ontziraketa.
  • Shrink ontziraketa.
  • Medikuntzako aplikazioetarako egokitu daiteke.