You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFS 500
Product Menu

TFS 500

Film malgurako edo zurrunerako makina termoformatzaile higienizagarri honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Makina honek prestazio maila ertain-altua du.

TFS 500

TFS 500 modeloa ULMA TFS makina termoformatzaileen gama berriaren barruan dago. Makinaren kontzeptu berri bat da, higiene, garbitzeko erraztasun, segurtasun eta gutxieneko mantentzeari buruzko eskakizunik zorrotzenak gainditzeko helburuz osoki pentsatua, elikagaien eta medikuntzako produktuen ontziraketak halaxe eskatzen baitu.

TFS 500 modeloak ontziratze premia mota asko eta askotarikoei ematen die soluzioa, eta dauzkan ezaugarriei eta eskatzen duen inbertsio mailari esker, makina bikaina da goi mailako akaberako ontziraketarako, hala produkzio ertainetan nola formatu aldaketa ugari eskatzen duten produkzioetan. 700 mikrako lodierarainoko ontzi malguak nahiz zurrunak lor daitezke, eta barruan hutsa eta gas injekzioa (MAP) jar dakieke.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Eraikuntza modularra.
  • Egitura altzairu herdoilgaitzez egina dago goitik behera.
  • Bastidorearen luzera 3600 mm edo hortik gorakoa da.
  • Gainazal inklinatuak, garbiketa ura ebakuatzen laguntzeko.
  • Albo babesak eraisgarriak dira, eta makinaren barrualdea garbitzea ahalbidetzen dute.
  • Diseinuari esker, hondakinak ez dira pilatzen.
  • Soldadura estankoak eta jarraituak.
  • Moldeak jasotzeko sistema mota desberdinak daude eskuragarri.
  • Goiko bobina euskarria independentea da armairuarekiko.
  • Filma harilkatzeko portikoa.
  • IP 67 babes mailako osagaiak.
  • IP-69k aukera gune beltzetan.
  • Gutxieneko barne kableatua.
  • Armairu elektriko nagusia independentea da (desplazagarria).
  • IPC kontrola.
  • Aukeran, MODEMa (komunikazioa ULMArekin) eta OPCa (sarbidea denbora errealean).
  • Aginte panela:
    - Orientagarria.
    - Ukimen pantaila.
    - Sakagailu piezoelektrikoak.
    - Langilearekin komunikatzeko erraztasuna.
  • Periferikoak integratuta edota periferikoekin konektatuta.
  • Formatuak erraz aldatzen dira.
  • Mantentze lan gutxi.
  • Kontsumoen optimizazioa.
  • Aukeran, ontziaren garaiera alda daiteke eta molde irekiera automatikoki doitu.