You are here: Home Ontziraketa makinak Termozigilatua SCORPIUS 600
Product Menu

SCORPIUS 600

Makina termozigilatzaile automatiko lerrobakarra, era guztietako erretilu aurreformatuetarako. Atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukera. Beso bidezko garraio sistema, prestatutako plateretarako egokitzapen bereziekin. Lerro automatikoetan integratzeko.

SCORPIUS 600

 

Makina automatiko konpaktua, altzairu herdoilgaitzez eraikia, barketa aurreformatuak termozigilatzeko eta produkzio ertainetarako.

Sistema bat dauka barketak bildu eta kokatzeko. Ondoren transfer sistema batek moldean sartzen ditu barketok. Transferentzia sistema bikoitza da, eta sartzeko mugimenduaren bidez, egindako ontziak moldetik atera eta irteera uhalean jartzen ditu. Filmaren zigilatzea eta ebaketa estazio bakarrean egiten da (MAP, nahi izanez gero). Soberan gelditzen den estalki filma birbobinatu egiten da.

Modelo honen bi bertsio daude, SCORPIUS 400 eta SCORPIUS 600 bertsioak. Produkzio mailak eta zigilatze guneak bereizten dute azken bertsioa aurrenekotik (ikus taulak).

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina altzairu herdoilgaitzez eraikita dago goitik behera.
  • IP 65 diseinu higienikoa.
  • Kotrolagailu programagarri sendoa, ukimen pantaila bidezko sarbide erraza duena.
  • Erabateko irisgarritasuna makinaren alde bietatik. Egitura irekia, mantentze lanak erraz egin ahal izateko.
  • Produkzio fluxua noranzko bietan (esk. -> ezk., ezk. -> esk.).
  • Zigilatze eraginkorra.
  • Osagai komertzialak.

Malgutasuna

  • Uhalen mugimenduen azelerazioaren kontrola, likidoak daramatzaten produktuak ontziratzeko.
  • Formatuen aldaketa erraza:
    - Pneumatikoki ainguratutako moldeak.
    - Barketen kokapenaren kontrol elektronikoa.
  • Ontziraketa
    - Atmosferikoa, MAP, ekortua.
  • Aurkezteko modu askotarikoak: cut inside (barne ebaketa), cut outside (kanpo ebaketa), protruding (produktua barketa baino handiagoa), skin, burbuila bikoitza.
  • Integrazioa prozesu produktiboaren lerroan:
    - Produktuaren eskakizunei eta prozesu ekipamenduei egokitutako elikadura orgak.
    - Diseinu egokituak.

Neurrira egindako soluzioak

  • Lehendik dauden produkzio lerroetara egokitzeko aukera.
  • Ezarpenak, soluzio osoa.
  • Lerroaren dimentsionamendua eta produkzioa beharren arabera doitzeko aukera.
  • Sinkronizazioa periferikoekin.
  • Barketen karga.
  • Produktuaren dosifikazioa
  • Kodetzea.
  • Kontrol sistemak:
    - Pisua.
    - Metalak eta x izpiak.
    - Zigilatzearen kalitatea.

Eraginkortasuna

  • Formatuak erraz eta erremintarik gabe aldatzen dira.
  • Film eta gas kontsumoaren optimizazioa.
  • Erraz garbitzekoa.