You are here: Home Ontziraketa makinak Termozigilatua SMART 500
Product Menu

SMART 500

Makina termozigilatzaile erdiautomatiko aurreindustriala, era guztietako erretilu aurreformatuetarako. Atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukera. Erretiluak eskuz garraiatzeko sistema, prestazio maila ertain-altuarekin.

SMART 500

 

Makina termozigilatzaile honek atmosfera eraldatuan ontziratzen ditu elikagaiak. SMART modeloa, produktu bakoitzaren eskakizunak zein diren, material sinple, konplexu eta hedatuz eginiko erretilu eta film gama zabal batera egokitzen da.

Prozesua hasteko, erretiluak -produktua daramatela- moldearen ahokalekuetan sartzen dira.

Ontziratze ziklo osoa erabat automatikoki egiten da, martxan jartzeko sakagailu biak aldi berean aktibatuta, honako eragiketa hauek egiteko:

  • Moldea sartu eta itxi.
  • Hutsean bildu (aukeran).
  • Gas injekzioa (aukeran).
  • Estalki filmak erretilua zigilatu eta ontzia itxi.
  • Estalki filma ebaki.
  • Moldea atera.

Moldea ateratzearekin batera, erretiluak automatikoki altxatzen dira pixka bat beren ahokalekuan, bertatik ateratzea errazagoa izan dadin. Denbora doitu egin daiteke.

Formatu bat baino gehiago badago, molde aldaketak azkar eta erraz egiten dira, erremintarik erabili gabe. Erretiluaren garaiera minutu batean aldatzen da; moldearen aldaketa osoa, berriz, bost minutu baino gutxiagoan egin daiteke.

SMART modeloak langilearen segurtasuna bermatzen du, EEE babes eta segurtasun arauak betetzen ditu eta.

  • Segurtasunerako babeskiek ebaketa eta zigilatze sistemetarako sarbidea babesten dute produkzio zikloa martxan dagoen bitartean.
  • Sarrerako ateek segurtasun itxiturak dauzkate.
  • Martxan jartzeko sakagailu biak aldi berean aktibatu behar dira, eta sakatuta eutsi harik eta moldea sartu arte.
  • Kontrol zirkuituak 24 voltera dabiltza.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Eraikuntza alderdiak:

  • Material herdoilgaitzez eraikia.
  • Automata programagarri bidezko kontrol sistema.
  • Funtzionamenduaren diagnosia.
  • Parametroen eta mezuen bistaratzea.
  • CE arauen araberako babesa eta segurtasuna.

Erabilerraztasuna:

  • Makina ziklo automatikoa.
  • 20 lan programatarako memoria.
  • Formatuak azkar eta erremintarik gabe aldatzen dira.
  • Gas purgaketa automatikoa.
  • Erretiluak automatikoki ateratzen dira, denbora doitzeko aukerarekin.

Mantentze lana:

  • Gutxieneko mantentze lana.
  • Babeskiak erraz desmuntatzen dira.
  • Babeski desmuntagarriei esker, makinen elementu guztiak daude irisgarri.
  • IP-65 garbiketa programa.

Dauden aukerak:

  • Hutseko sistemak bakuometro digitala dauka.
  • Gasa injektatzeko sistema.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema.
  • Kodetzailea.
  • Likido bereizgailua.
  • Makina desmuntagarria (bobina euskarria).
  • Garbiketarako aire hargunea.
  • Gasa metatzeko depositua.
  • Barketen gehieneko garaiera: 120.
  • 63 eta 100 m3/h-ko huts ponpak (makinan integratuta).
  • Moldeak erraz aldatzeko kita.
  • Aitzinamendu kontrola bai produktu likidoetarako bai saltsetarako.