You are here: Home Enpresa Albisteak Erraz irekitzeko ontziak flow packen medikuntza industriarako

Erraz irekitzeko ontziak flow packen medikuntza industriarako

2019/10/17 08:32

Flow packen ontziratzeko soluzio berria dugu ULMA Packagingen: ontzi barrutik medikuntza produktu esterilizatuak ateratzeko aukera ematen du, ateratzeko prozesuan kanpotik produktura migratu daitezkeen mikroorganismoen eta/edo partikulen edozein kutsadura saihestuz.

Ontziratze soluzio honek alboko bi soldadura hartzen ditu luzetara eta chevron erako zeharkako soldadura bat.

Ontziaren soldadura guztiak hermetikoak eta ihesik gabekoak dira. EtO (Etileno Oxidoa) bidez esterilizatzeko paperezko edo Tyvek leihoak daramatzan film bat darabil, erraz irekitzen dena.

Ontzia irekitzen chevron soldadura aldetik hasiko da, produktua ukitu gabe osorik zabaltzeko aukera ematen du eta, era horretan, edozein kutsadura saihesten da.

Flow pack teknologiak eskaintzen duen malgutasunak dimentsio desberdinetako produktuak ontziratzen uzten du, arin eta erraz alda daitekeen formatu baten bidez. Hori horrela, beste teknologiek ez duten moldakortasuna ematen dio soluzioari.

Horretaz gain, sortutako ontzia produktuaren neurrietara egokitzen da doi-doi, eta horrela handiegiak gertatzen diren ontzi klasikoak saihestuz. Era berean, erabiliko dugun filma aurreztuko dugu eta, ondorioz, ondoko logistika kostuak murriztu egingo dira.

Medikuntza produktuak ontziratzeko diseinatu dugun ULMA Packagingen ontzi berritzaile honen bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu.