You are here: Home Enpresa Albisteak ULMA Packagingek amaitu ditu Oñatiko termozigilatuko lantegiaren handitze lanak

ULMA Packagingek amaitu ditu Oñatiko termozigilatuko lantegiaren handitze lanak

2019/12/03 12:12

ULMA Packagingek 5.000 m2 erabilgarri irabazi ditu Goribarren egin dituen handitze lanekin. Lan hauek oso azkar egin dira, 10 hilabetean, eta lanerako moduan dago erabat.

ULMA Packagingek amaitu ditu Oñatiko termozigilatuko lantegiaren handitze lanak

Oñatiko termozigilatuko lantegia

Ez dira oraindik bi urte ere pasatu Goribarreko termozigilatu makinak ekoizteko lantegia zabaldu zuenetik, eta ULMA Packagingek 4.000 m2 gehiago ditu produkzio lanetarako bi solairutan banatuta eta, gaur egun, bete-betean ari diren produkzio lineak ari dira bertan lanean.

Cecilio Lejarreta gerenteak 2018ko inaugurazio ekitaldian aurreratu zuen moduan, eraikinak handitzeko aukera ematen zuen bere neurria bikoizteko ere. ULMA Packagingek iazko abenduan hasi zituen handitze lanak eta denbora azkar batean amaitu dira lanak, termozigilatu jardueraren igoerak espacio beharrak sortu eta honi soluzio bat eman ahal izateko.

Lantegiko produkzio eremu osoan bezala, handitutako zatian “lean” deritzaien montajeko lineak dauzka termozigilatuko makinak ekoizteko. Hau guztia kudeaketa eredu jakin bati loturik eta bezeroari baliorik handiena eskaintzera bideratutako ekoizpen fluxu baten bidez, ahalik eta baliabide gutxien erabiliz.

Inbertsio honekin termozigilatuaren jarduera bultzatzeko erronka argia da, azken urteetan izan duen hazkunde ikusgarriari erantzun ahal izateko bitartekoak eskura jarriz.