Salmenten sarea
Globalizazioa. Gure merkatua.
Anbizio handiko erronka izan da nazioarteko hedapenean lortu duguna, eta edozein enpresa ez da hori egiteko kapaz. Giza talde kualifikatu bat, urteetako esperientziaren ondoren hartutako know-howa, teknologia eta kontaktuen sare bikain bat eduki barik, ezinezkoa da aski lehiakorra den panorama internazionaleko erronkak gainditzea, ULMA Packagingek egin duen bezala. ULMA Packagingek 18 filial propio dauzka AEBn, Brasilen, Mexikon, Argentinan, Hegoafrikan, Frantzian, Alemanian, Italian, Holandan, Belgikan, Erresuma Batuan, Australian, Portugalen, Errumanian, Polonian, Ukrainian, Errusian eta Turkian. Horrez gain, ULMA Packaginek kontinente guztietako 50 herrialde baino gehiagora iristen den banaketa sare bat dauka. Hala, bere esportazioak ia mundu guztira iristen dira. Topa ezazu zure gertuko kontaktua Kontaktuan. |