Ikasgelatik ULMA Packagingera: etorkizuna eraikitzen duten erronka errealak

Ikasturte bikain baten amaiera: erronkak, bisitak eta etorkizuneko apustua
2024-2025 ikasturtea berezia izan da ULMA Packaging-en. 70 ikasle baino gehiago izan ditugu gurekin, unibertsitateetatik (ingeniaritza elektronikoa, mekanikoa, mekatronika...) zein goi-mailako zikloetatik (mekanizazioa, galdaragintza, muntaketa...).
Ikasle askok gurekin amaitu dute ikastaroa eta ULMA Packaging-en lan-esperientzia hasiko dute. Beste batzuk, berriz, gurekin ikasten jarraituko dute, ingurune berritzaile eta dinamiko batean.
Erronka tekniko inspiratzaileak
Ikasturte honetan hainbat erronka praktiko jarri ditugu martxan, ikasleek benetako egoerei aurre egin diezaieten:
Ingeniaritzako erronka Tecnun-ekin, benetako produkzio-hobekuntzak aztertuz.
Muntaketako erronka, MGEP, Miguel Altuna eta IMH-ko ikasgela berezietan.
Soldadura TIG erronka, Armeria Eskolarekin lankidetzan, profesionaltasun-ziurtagiriarekin. Formakuntza hau ingurunean zaila da aurkitzen, eta 6 ikasle kontratatu dira ULMA Packaging-en.
Ikasturtean zehar 600 ikasle baino gehiago hurbildu dira gure instalazioetara 33 bisitetan, 19 ikastetxeetatik:
Mondragon Unibertsitatea
Armeria eskola
Ipintza ikastola
Bisita hauek aukera paregabea izan dira ULMA Packaging ezagutzeko eta harreman berriak eraikitzeko.
Etorkizuneko belaunaldiak, gure apustua
Aurten ere Tecnun, UPV Bilbao eta UPV Donosti bezalako ferietan parte hartu dugu eta hitzaldiak eman ditugu, esaterako, UPV Bilboko elektronika masterrean.
ULMA Packaging-en etorkizuneko belaunaldietan sinesten dugu, eta harrobi lana funtsezkotzat hartzen dugu. Haiekin batera, ULMA Packaging aurreratu eta iraunkorra eraikitzen ari gara.