You are here: Home Ontziraketa makinak Atzera biltzeko tunelak TR 100
Product Menu

TR 100

Kapota eraisgarriko uzkurtze tunela, hiru estaziokoa, flow packean (HFFS) film atzeragarriz ontziratutako produktuak aire beroarekin uzkurtuz biltzeko. Produkzio txikiko aplikazioetarako.

TR 100

TR 100 modeloa altzairu herdoilgaitzez fabrikatutako uzkurtze tunel bat da, produkzio txikiko aplikazioetan erabiltzekoa.

TR 100 modeloak 1.335 mm-ko luzera duen uzkurtze ganbera bat dauka.

Tunelak silikonaz estalitako arrabol bidezko garraiagailu bat darama. Garraiagailuaren abiadura, aginte panelean dagoen potentziometro baten bitartez doitu daiteke.

Tunelaren goiko kapota eraisgarria da; ondorioz, erraz iritsi daiteke tunelaren barne ganberara garbiketa eta mantentze lanak egiteko, baita estazio bakoitzean aire fluxua doitzeko ere.