You are here: Home Ontziraketa makinak Film hedagarria SUPER CHIK
Product Menu

SUPER CHIK

Produktuak erretilu aurreformatuetan film zabalgarriz biltzeko makina automatikoa. Prestazio maila altukoa da, eta bereziki garatuta dago saltoki handietarako eta ontziratze zentraletarako (okela, hegaztiak, arraina eta barazki eta fruituak).

SUPER CHIK

Biltzeko makina hau prestazio maila altukoa da, eta bereziki garatuta dago saltoki handi eta ontziratze zentraletan erretiluak ontziratzeko (okela, hegaztiak, arraina, barazki eta fruituak…). Modelo gama zabala dago, bezeroaren beharrei erantzuteko.

Bere sendotasun, fidagarritasun  eta erabilerraztasunari esker, eta formatu aldaketen automatizazioari esker, makina malgu eta moldagarria da, non ontziratzeko film mota desberdinak erabil daitezkeen: PVCa, polietilenoa eta poliolefinak.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • 1 edo 2 bobina euskarri, bobina aldaketa automatikoarekin.
  • Erretiluaren tamainaren antzemate automatikoa.
  • Filma automatikoki edo eskuz hauta daiteke formatu aldaketetan.
  • Jasogailu orokorra.
  • Akatsen autodiagnosia aginte panelean.
  • Tentsioaren hautaketa filma biltzerakoan.
  • Motorraren biraketa alderantzikatzeko gailua.
  • Filma lau aldeetatik tenkatzen du.
  • Zigilatze zintarentzako tenperatura kontrola.
  • Ontziaren elikadura txar bati aurre egiteko segurtasun gailua.
  • Esfortzu mugagailua gainkarga kasuetarako.
  • Nazioarteko arauen araberako babesak eta segurtasun gailua.
  • Eraikuntza sendoa eta korrosioaren kontrakoa (tratatutako aluminioak, altzairu herdoilgaitza, plastikoa, etab.).

AUKERAKOAK

  • Elikadura automatikoko orga, erretiluak zentratzeko gailuarekin.
  • Luzera desberdinetako elikadura orga.
  • Koipeztaketa zentralizatua.
  • Hondakinak biltzeko erretilua.
  • Grabitate bidezko irteera zintak, motorizatuak: linean, 90º, 180º ...
  • Metro 1eko soldadura zinta osagarria.
  • Film inprimatuan irudia automatikoki zentratzeko gailua (bobina batekoa eta bikoa).
  • Publizitate bandaren gailu-euskarria.
  • Erretilu gardenak erabiltzeko kita.
  • Sealer Cooler.
  • Beste batzuk (kontsultatu).


 Minutuko 60 paketeraino – Moldagarria – Erabilerraza – Sendoa eta korrosio kontrakoa – Gehieneko film aurrezpena