You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) BALTIC SSF
Product Menu

BALTIC SSF

BALTIC SSF makinak okela eta hegazti produktuentzako egiten duen ontzia likido iragazketen kontra babestuta dago, eta film atzeragarri tenkagarria erabiltzen du (esaterako, Cryovac®-en SES filma).

BALTIC SSF

Makina hau produktu freskoak atmosfera eraldatuan eta erretiluan ontziratzeko ere erabil daiteke (MAP), hesi motako film atzeragarria erabiliz (esaterako, Cryovac®-en BDF filma).
Azken emaitza, berez, ontzi hermetiko bat da, produktuaren inguruan ondo estutua, itxura bikainekoa.


BALTIC SSF makina garatzeko, teknologia elektronikoan eta ontziratze teknologian izandako azken garapenek bat egin dute ULMA Packagingek 50 urte baino gehiagoan pilatu duen esperientziarekin , likido iragazketen kontrako ontziak edo MAP ontziak egin nahi dituzten bezeroei produktu ezin hobea eskaintzeko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Elektronikoki sinkronizaturiko motor independenteak dauzkan  makina elektronikoa.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia dago, eta plaka bertikalean diseinatua, makinaren gehieneko higienea eta garbitasuna bermatzeko.
  • Molde formatzaileak filma tenkatzeko sistema bat dauka, produktuaren inguruan ondo estututa dagoen ontzi bat osatzeko.
  • Arrabol sistema baten bidez dabilen luzetarako zigilatze sistema bat dauka, ontziaren erabateko hermetikotasuna ziurtatzeko bereziki diseinatuta dagoena, eta soldadurak oso estuak dira.
  • Zeharkako soldadura sistemak badauka gainpresio sistema bat, ontzi hermetikoak lortzeko diseinatuta dagoena.
  • Bobina euskarriak bobina lotzeko sistema autozentratzaile bat dauka, bai eta filma desbobinatzeko sistema motorizatu bat ere.
  • 2 metroko luzera duen elikadura orga.
  • Gasa injektatzeko sistema.
  • Makinaren parametroak ukimen pantaila bidez kontrolatzen dira, eta horrela makinaren parametro desberdinak doitu daitezke: ontziaren luzera, abiadura, soldadura denbora, etab.
  • “Ez produkturik ez poltsarik” eta “barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna” funtzioak estandarrak dira makinan.

AUKERAKO NAGUSIAK

  • Badaude film desberdinetarako hainbat bertsio (OPA/PE ijeztuak edo antzekoak, "Cryovac® BDF” hesi motako film atzeragarria…).
  • Film inprimatuaren zentraketa zuzentzeko sistema.
  • Aire bero nahiz ur bero bidezko uzkurtze tunelen gama zabala.
  • Hondar oxigenoa analizatzeko modulua “on line”.
  • Produktua automatikoki elikatzeko sistemak.