You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Soluzio osoa bertikalean
Product Menu

Soluzio osoa bertikalean

Ontziratze bertikaleko lerro baten automatizazioan, produktuen elikadura edo karga desordenaturik edo aleka jasotzen da biltzaile bertikaletan. Karga, garraiatzaile jasotzaile batetik abiatu eta multibururaino egiten da, non produktuak dosifikatu eta pisatu egiten diren, makina elikatzera jo aurretik. Automatizazioaren osaera prozesatze edo dosifikatze modulu unitate desberdinekin egin daiteke, aplikazioaren eta egin beharreko produkzioaren arabera.

Soluzio osoa bertikalean

Poltsen ontziratze bertikalerako lerro automatikoa

 

Ahokatze zelula ULMA D12H robot konpaktu batek eta produktuaren detekzio sistema batek osatzen dute (ikuspen sistema, fotozelula sistema…) ausaz jasotzen diren produktuak antzeman eta lokalizatzeko.

Robotak badauka poltsak kargatzeko berariaz diseinatutako atzapar bat, zeinak elikadura garraiagailutik produktua jaso eta, mugimenduan (tracking), produktu hori aurrez kokatutako kaxa hutsean uzten duen.

Lan eremua Ø800 mm edo Ø1200 mm-koa izan liteke. Robot mota hau bereziki diseinatuta dago karga txikiekin doitasun handiko mugimendu azkarrak egiteko.

 

Solución completa en vertical Ulma