You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Termoformaziorako/Termozigilatzeko kargaren automatizazioa
Product Menu

Termoformaziorako/Termozigilatzeko kargaren automatizazioa

Makina termoformatzaile edo termozigilatzaile bidezko ontziratze sistema batean, produktuen elikadura goialdetik egiten da zehaztutako zuloetara. Badago zehaztutako karga eremu bat, zeina termoformatzailean formazio eta zigilatze guneen artean dagoen, eta termozigilatzailean, berriz, erretiluak despilatzeko gunearen eta zigilatzekoaren artean.

Termoformaziorako/Termozigilatzeko kargaren automatizazioa

Robotarekin kargatzea eta lerrokatzea

Makina termoformatzaile edo termozigilatzaile bidezko ontziratze sistema batean, produktuen elikadura goialdetik egiten da zehaztutako zuloetara.

Badago zehaztutako karga eremu bat, zeina termoformatzailean formazio eta zigilatze guneen artean dagoen, eta termozigilatzailean, berriz, erretiluak despilatzeko gunearen eta zigilatzekoaren artean.

Produktuak uhal bidez garraiatzen dira, eta bertatik, ULMA roboten bidez eta produktuak detektatzeko ikuspen sistemen laguntzarekin, produktuak kargatu egiten dira.

Carga y alineación con robot Ulma

 

Robotarekin kargatzea

Makina zigilatzailean zehaztutako zuloan produktua kargatzeko, ULMA robota erabiltzen da. Aplikazioa zein den kontuan hartuta, estatikoan ULMA U10H robota erabiltzen da produktu ordenatuetarako; trakingean manipulatzeko aukera dagoenean, berriz, abiadura handietarako ULMA D12H robota erabiltzen da, ikuspen, sentsore, fotozelula eta halako detekzio sistemen laguntzarekin.

Heltzeko sistema berariazkoa da manipulatu beharreko produktu bakoitzarentzat.

 

Ontziratutako produktuak lerrokatzeko ULMA U10H robotarekin deskargatzea

Makina termoformatzailearen irteeran produktu ontziratuak deskargatzeko, 2 ardatzeko ULMA U10H robota erabiltzen da.

Aplikazio hori beharrezkoa da uhal bidez mekanikoki lerrokaezina den morfologia bat daukaten produktuentzat.

Robotak aplikazio bakoitzerako bereziki diseinatutako heltze sistemak daramatza.

 

 

montaje detalle termoformado termosellado