You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala ULMA Packaging Automation
Product Menu

ULMA Packaging Automation

Ontziratze plantak automatizatzeko proiektuak ONTZIRATZE ARETOETAN SOLUZIO INTEGRATUAK zehaztu, diseinatu, fabrikatu eta ezartzean ardazten dira.

ULMA Packaging Automation

Packagingaren ingeniaritzaren jardute eremua, batez ere, ELIKAGAIEN sektorean zentratuta dago.

Proiektuetan sartzen da, hasteko, planteatutako beharrari emandako soluzioa, eta, ondoren, bezeroaren etxean egiten den instalazioa eta geroko laguntza teknikoko zerbitzua.

Ulma Packagingeko Automatizazio dibisioak PROIEKTUEN KUDEAKETA proposatzen du soluzioaren parte garrantzitsu gisa, proiektu osoa produkzio lerroen eta integratu beharreko elementuen bidez kontrolatzeko.

Hona hemen abantaila nabarmenenak:

• Solaskide bakarra bezeroarentzat.

• Bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako diseinua.

• Lerro automatikoaren integrazio erabatekoa.

• Arlo mekanikoan eta elektronikoan, soluzio globalaren funtzionaltasunaren eta prestazioen optimizazioa.

• Lerro osoaren erabilera erraz eta zentralizatua.

 

esquema de proceso

 

2500 m2-ko azpiegitura bat dauka automatizazioko instalazioak bezeroaren etxean ezarri baino lehen sortu eta muntatzeko. Gainera, badago soldadura eta altzairu herdoilgaitzezko muntaketarako 4000m2-ko produkzio planta bat, zeinak proiekturako zehaztu den soluzioa osatzeko behar diren elementuak ematen dituen.

Era berean, bezeroarengana bideratutako giza talde trebatu baten bidez, elikagaien teknologiarako soluzioak diseinatzen eta zehazten ditu.