You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFE 500
Product Menu

TFE 500

Film malgurako nahiz zurrunerako makina termoformatzaile honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Prestazio maila ertain-altuko makina da.

TFE 500

TFE serieko makina termoformatzaileek elikagaiak eta elikagaiak ez diren produktuak ontzira ditzakete; gainera, erabilera bakarreko medikuntzako produktuak ontziratzera zuzendutako egokitzapen espezifikoak dituzte.

Aukeran, barruan hutsa nahiz gas injekzioa (MAP) jar daiteke.

Korrosioarekiko erresistenteak diren materialez eraikita daude, eta goitik behera altzairu herdoilgaitzezkoa den egitura daukate.

Makina hauen modulu funtzionalen nondik norakoei dagokienez, diseinuan sendotasun handia eta funtzionamenduan goi mailako fidagarritasuna emango zuten moduluak egitea pentsatu zen, formatu eta produkzio premia desberdinetara egokitzeko aukerarekin. 

EZAUGARRI FUNTZIONALAK

  • Formatuak erraz aldatzen dira.
  • UPC kontrol sistema:
    - 7"-ko koloretako ukimen pantaila.
    - Erabilerraza eta intuitiboa
    - Hizkuntza askoko euskarria, denetariko karaktereekin (zirilikoa, arabiera, katakana...).
    - Kontrol eta bistaratze programak erraz eguneratzen dira (USB nahiz Ethernet).
    - Pendrive (USB) batean segurtasun kopiak egiteko aukera.
    - Pasahitz bidezko sarbide babesak 3 baimen maila ditu.
    - Ethernet interfazea.
    - Urruneko bistaratze sistema eta makinan diharduen langilearen panelean agertzen dena, berdin-berdinak dira.
    - Uneko kadentzia zein den adierazten da. Ziklo denbora optimizatzeko erremintak estazio bakoitzeko denboren monitorizazioan oinarritzen dira.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Eraikuntza alderdiak

  • Eraikuntza modularra.
  • Bastidore herdoilgaitza.
  • CE arauaren araberako segurtasunak.
  • Proiektuaren beharrak zein diren, makina modular hau zabalgarria da.
  • Makinaren barne osagaiak erraz iristeko moduan daude kokatuta, alboko babesgarri desmuntagarriekin.
  • Makinari molde anitz koka dakioke.

Mantentzen erraza

  • Gutxieneko mantentze lana.
  • Makina mantentzeko programa panelean txertatuta dago.
  • Urruneko Mantentze Zerbitzua (RSM). Konexioa Ethernet bidez egiten da, http-rako sarbidearekin (internet).
  • Puntako marken jatorrizko osagai komertzialak.

Soluzioak

Prestazio handiko eta balio anitzeko makinak. Makinok badute bereziki garatutako gailuen zerrenda luze bat, ontziratu beharreko produktu bakoitzaren premiei, produkzio beharrei eta ontzien espezifikazioei erantzuteko. Izan ere, makina modelo hauek denetarako ontziratze premiei erantzuteko aukera ematen dute.

Bestelako aukera komun batzuk

  • Dosifikatzeko eta produktua kargatzeko ekipamenduak.
  • Moldeei/bobinei eusteko orgak.
  • Lerrokagailuak.
  • Kodetze eta markaketa sistema.
  • UST zigilatze kontrola (ULMA seal tester).
  • Metal detektagailuak.
  • Integrazioa lerro amaieretan.