You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFS 600
Product Menu

TFS 600

Film malgurako edo zurrunerako makina termoformatzaile higienizagarri honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Prestazio maila handieneko makina termoformatzaile higienizagarria da.

TFS 600

TFS 600a ULMA makina termoformatzaileen gama berriko modelorik bikainena da. Makinaren kontzeptu berri bat da, higieneari eta garbitasunari buruzko eskakizunik zorrotzenak gainditzeko helburuz osoki pentsatua, elikagaien ontziraketak halaxe eskatzen baitu. Ekipamenduen eta packagingaren diseinuan munduko ikerketa eta berrikuntza zentrorik gailenekin egindako lankidetza eta ULMAren 45 urtetik gorako esperientzia bateratu izanak berekin ekarri du, emaitza gisa, inoizko eraginkortasun, fidagarritasun eta higienizagarritasun mailarik handiena daukan makina termoformatzaileen gama berria.

Gama berriaren barruan, 600 serieak erabateko egokigarritasuna eskaintzen du bai ontzi formatuari bai produkzioari dagokionez. Egitura konfiguragarria daukanez gero, soluzio moldakorrak eta malguak eskaintzen ditu. Bastidorea profil itxi bidez diseinaturik dagoenez, makinak sekulako sendotasuna dauka.

ESPEZIFIKAZIO TEKNIKOAK

  • Eraikuntza modularra.
  • Egitura altzairu herdoilgaitzez egina dago goitik behera.
  • Bastidorearen luzera 5400 mm edo hortik gorakoa da.
  • Gainazal inklinatuak, garbiketa ura ebakuatzen laguntzeko.
  • Albo babesak eraisgarriak dira, eta makinaren barrualdea garbitzea ahalbidetzen dute.
  • Diseinuari esker, hondakinak ez dira pilatzen.
  • Soldadura estankoak eta jarraituak.
  • Moldeak jasotzeko sistema mota desberdinak daude eskuragarri.
  • Goiko bobina euskarria independentea da armairuarekiko.
  • Filma harilkatzeko portikoa.
  • IP 67 babes mailako osagaiak.
  • IP-69k aukera gune beltzetan.
  • Gutxieneko barne kableatua.
  • Armairu elektriko nagusia independentea da (desplazagarria).
  • IPC kontrola.
  • Aukeran, MODEMa (komunikazioa ULMArekin) eta OPCa (sarbidea denbora errealean).
  • Aginte panela:
    - Orientagarria.
    - Ukimen pantaila.
    - Sakagailu piezoelektrikoak.
  • Langilearekin komunikatzeko erraztasuna.
  • Periferikoak integratuta edota periferikoekin konektatuta.
  • Formatuak erraz aldatzen dira.
  • Mantentze lan gutxi.
  • Kontsumoen optimizazioa.
  • Aukeran, ontziaren garaiera alda daiteke eta molde irekiera automatikoki doitu.

Aplikazioen ikerketan eta diseinuan aditua den talde bat gure bezeroekin lankidetzan ari da makinak, batetik, ahalik eta ondoen bete ditzan beren espektatibak, eta, bestetik, behar bezala erantzun diezaien egungo nahiz etorkizuneko beharrei.