TFS 80
Film malgurako makina termoformatzaile higienizagarri honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Espazio gutxien hartzen duen makina termofortzaile higienizagarria da.
TFS 80a elikagaiak nahiz medikuntzako produktuak ontziratzeko makina termoformatzaile bat da. Ontzia makinan sortzen da, film malguzko bi bobina erabiliz.
TFS 80a soluzio bikaina da eskuzko ontziratze sistemetatik automatikoetara pasatzeko, eta lortzen den soluzioak, merkeagoa izateaz gainera, handiagoa den edozein makina termoformatzailek sistema tradizionalekoen aldean dituen abantaila berberak ematen ditu, hots:
- Ontziko kostu unitarioa txikitu egiten da.
- Produktibitatea handitu egiten da.
- Amaierako produktuaren itxura hobetzen da.
- Ontziratze prozesuan produktua gutxiago manipulatzen da.
Dauzkan ezaugarriak direla eta, soluzio hau egokiena da produkzio ertainetarako; gainera, bere konfigurazio estandarizatuei esker, ondo egokitzen da bezero bakoitzaren beharretara. Makina honek erantzun egokia ematen du, era berean, askotariko produktuak ontziratzeko laguntza makina gisa -moldakorra eta erabilerraza izateaz gainera, aproposa baita formatu aldaketarako- eta baita produkzio ertaineko lerro gisa ere.
ULMAren gainerako makinetan bezala, diseinuan lehentasunezkoak izan dira honako hauek:
- Kalitate handiko osagai komertzialak.
- Nazioarteko segurtasun arauei jarraitu zaie.
- IP-65 diseinu higienikoa.
- Moldeak eta formatua erraz aldatzea.
- Mantentze lanetarako irisgarri izatea.
- Erabilerraztasuna.
ESPEZIFIKAZIO TEKNIKOAK
- 1670 mm-ko oinarri bastidorea.
- Goiko eta beheko bobina euskarria.
- Formaketako (aire bidez) eta soldadurako oinarri moldea.
- Zeharkako ebaketa sistema.
- Luzetarako ebaketa sistema motorizatua.
- Segurtasun hesi pneumatikoa.
- Irteerako arrapala.
- Ebakinak biltzeko gailua.
- Erregulagailu bektoriala.
- Erabiltzailearentzako 2 eskuliburu.
- Babesgarri herdoilgaitzak.
- UPC kontrola.
- 7"-ko koloretako aginte panela.
- TFS bastidore higienizagarria.
- Soldadura plakaren aldaketa pneumatikoa.
DAUDEN AUKERAK:
- Formatu desberdinetara egokitu daitezke.
- Hutseko eta gas injekzio bidezko sistema.
- Huts ponpa integragarria: 40, 63 edo 100 m3/h (zehazteko).
- Soldadura plaka egokitzeko aukera, ontzia errazago irekitzeko.
- Sigi-saga erako hortza, zeharkako ebaketarako.
- Luzetarako ebaketa pneumatikoa.
- Inprimaketaren zentraketa.
- Ebakinak xurgapen bidez biltzen dira.
- Irteera uhala.
- Periferikoekiko konexioa.