You are here: Home Ontziraketa makinak Termozigilatua TSA 540
Product Menu

TSA 540

Makina termozigilatzaile automatikoa, forma erregularra daukaten orotariko erretilu aurreformatuetarako. Atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukera.

TSA 540

Beso bidezko garraio sistema. Linea automatikoetan eta lehenengo automatizazio prozesuetan integratzeko.

Konposizio desberdineko orotariko erretiluetarako makina termozigilatzaile automatikoa. Estalkirako material gisa, inprimaturik egon daitezkeen film termozigilagarriak erabiltzen dira.

Makina honek egiten dituen ontziak egin daitezke atmosfera eraldatuan edo atmosfera eraldaturik gabe, hutsean, Skin sistemaren bidez… ontziratu beharreko produktuaren eskakizunen arabera.

Ekipamendu hau diseinatu da produkzio ertaineko lineetan edo erretiluen garraioan mugimenduaren kontrol zehatza behar duten prozesuetan integratzeko. Zigilatze prozesua lerro batean (lerro bakarra) edo bi lerrotan (lerro bi), ontziratu beharreko formatuaren arabera.

DISEINUAN NABARMENGARRI

  • Diseinu higienikoa.
  • Zigilatze indarra.
  • Erraz garbitzekoa.
  • Eraikuntza sendoa.
  • Erabilerraza.
  • Mantentze kostu txikia.
  • Moldakortasuna.

EZAUGARRI FUNTZIONALAK

  • Efizientzia energetikoa.
  • Prestazio altuak produkzioan: minutuko 18 zikloraino.
  • Formatua aldatzea erraza da.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Zigilatze azalera: 330x540 mm.
  • Erretiluaren gehieneko altuera: 80/120 mm.
  • Moldeari serbomotor bidez eragiten zaio.
  • Pintzen irekiera / itxiera: pneumatikoak.
  • Erretiluen translazio mugimendua: serbomotorra.
  • Moldeen aldaketa: erremintarik gabe, moldearen eta kanpaiaren posizioa detektatzeko gailuekin.
  • Babes gradua: IP 65.
  • Erretiluen sarrera eta kokapena: motodanbor bidez eragindako zintak.
  • Bandak erremintarik gabe desmuntatzen dira.
  • Bobina euskarriaren ardatza: bobinaren euskailu pneumatikoa.
  • Filmaren bukaera eta eskeleto haustura detektatzeko gailua.
  • Bobina euskarri motorizatua.
  • Koipeztaketa zentralizatua.
  • UPC7 kontrol eta aginte panela:
    - PC industriala, 7”-ko ukimen pantaila grafikoarekin
    - Sarbidea 3 baimen maila dauzkan pasahitz baten bidez babestuta dago.
    - Ethernet interfazea.
    - Makina mantentzeko programa integratua: ekitaldien kudeaketa.

AUKERAKO ARRUNTENAK

  • Erretiluak despilatzekoa.
  • Karga moduluak.
  • Elikadura orgak.
  • Produktua dosifikatu eta kargatzeko ekipamenduak.
  • Moldeei eusteko orgak.
  • Metaketa mahaiak.
  • Lerrokagailuak.
  • Kodifikazio eta markaketa sistema.
  • UST zigilatze kontrola (ULMA seal tester).
  • Metal detektagailuak.
  • Integrazioa linea amaieretan.