You are here: Home Ontziraketa makinak Termozigilatua TSA 680 P
Product Menu

TSA 680 P

Termozigilatzeko makina automatikoa, forma erregularra daukaten orotariko erretilu aurreformatuetarako. Bereziki diseinatuta dago ebaketa/zigilatzea edo MAPa ekortze sistema bidez egiteko. Beso bidezko garraio sistema. Linea automatikoetan eta produkzio ertain-altuetan txertatzeko.

TSA 680 P

Konposizio desberdineko orotariko erretiluetarako makina termozigilatzaile automatikoa. Estalkirako material gisa, inprimaturik egon daitezkeen film termozigilagarriak erabiltzen dira.


CMC (Continuous Motion Control) software berritzaileak erretiluen kokapena zehazki kontrolatuz optimizatzen du produkzioa, eta minutuko 150 ontzirainoko produkzioak lortzen ditu, erretilu motaren eta neurrien arabera.


Ekipamendu hau diseinatu da produkzio ertain-altuko lineetan edo erretiluen garraioan mugimenduaren kontrol zehatza behar duten prozesuetan integratzeko. Zigilatze prozesua lerro batean (lerro bakarra) edo bi lerrotan (lerro bi), ontziratu beharreko formatuaren arabera.


DISEINUAN NABARMENGARRI

  • Zigilatze indarra.
  • Eraikuntza sendoa.
  • Erabilerraza.
  • Mantentze kostu txikia.
  • Moldakortasuna.

EZAUGARRI FUNTZIONALAK

  • Efizientzia energetikoa.
  • Prestazio altuak produkzioan: minutuko 25 zikloraino.
  • Formatua aldatzea erraza da.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Zigilatze azalera: 330 x 680 mm.
  • Erretiluaren gehieneko altuera: 80/120 mm.
  • Moldeari serbomotor bidez eragiten zaio.
  • Pintzen irekiera/ itxiera eta besoen mugimendua: serbomotorra.
  • Moldeak erremintarik gabe aldatzen dira.
  • Erretiluen sarrera eta kokapena: motodanbor bidez eragindako zinta.
  • Bobina euskarriaren ardatza: bobinaren euskailu pneumatikoa.
  • Filmaren bukaera eta ebakin haustura detektatzeko gailua.
  • Filmaren tentsioaren kontrol motorizatua.
  • Koipeztaketa zentralizatua.
  • UPC kontrol eta aginte panela.
    - PC industriala 7”-ko ukimen pantaila grafikoarekin (10”-koa aukeran).
    - Sarbidea 3 baimen maila dauzkan pasahitz batez babestuta dago.
    - Ethernet interfazea.
    - Makina mantentzeko programa integratua: ekitaldien kudeaketa.

AUKERAKO ARRUNTENAK

  • Erretiluak despilatzekoa.
  • Karga moduluak.
  • Pisu selektoreak.
  • Hortz bakarreko moldeak, film ebakina minimizatzeko.
  • Cut-inside edota cut-outside moldeak.
  • Ekortze bidez kontrolatutako atmosfera (MAP).
  • Moldeei eusteko orgak.
  • Metaketa mahaiak.
  • Lerrokagailuak.
  • Kodifikazio eta markaketa sistema.
  • Filmaren laser bidezko zulaketa jarraian.
  • Metal detektagailuak.
  • Integrazioa linea amaieretan.