You are here: Home Ontziraketa makinak Termozigilatua TSA 875
Product Menu

TSA 875

Makina termozigilatzaile automatikoa, era guztietako forma erregularreko erretilu aurreformatuetarako. Atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukera. Beso bidezko garraio sistema. Lerro automatikoetan eta produkzio ertain-altuetan integratzeko.

TSA 875

Makina termozigilatzaile automatiko honek konposizio desberdineko denetariko erretilu aurrefabrikatuetarako balio du. Estalkirako, inprimaturik egon daitezkeen film termozigilagarriak erabiltzen dira.
Makina honek egiten ditu eraldatutako atmosferadun eta eraldatutako atmosferarik gabeko ontziak (MAP), hutsean bildutakoak, skin motakoak... ontziratu beharreko produktuaren eskakizunen arabera.

Ekipamendu hau produkzio ertain-altuko lerroetan integratzeko edo erretiluen garraioan mugimenduaren kontrol zorrotza eskatzen duten prozesuetan integratzeko diseinatuta dago. Zigilatze prozesua ilara batean (lerro bakarra) edo bi ilaratan (lerro bi) egin daiteke, ontziratu beharreko formatuaren arabera.

DISEINUAN AIPAGARRI

  • Diseinu higienikoa.
  • Zigilatzearen indarra.
  • Erraz garbitzekoa.
  • Eraikuntza sendoa.
  • Erabilerraza.
  • Kostu txikiko mantentze lana.
  • Moldakorra.

EZAUGARRI FUNTZIONALAK

  • Eraginkortasun energetikoa.
  • Produkziorako prestazio handikoa: minutuko 20 zikloraino.
  • Formatua erraz aldatzen da.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Zigilatze gunea: 330x875 mm.
  • Erretiluaren gehieneko altuera: 80/120 mm.
  • Moldeari serbomotor bidez eragiten zaio.
  • Pintzen irekiera / itxiera eta besoen mugimendua: serbomotorra.
  • Moldeen aldaketa: erremintarik gabe, moldearen eta kanpaiaren kokapena detektatzeko gailuekin.
  • Babes maila: IP 65.
  • Erretiluen sarrera eta kokapena: motodanbor bidez eragindako uhala.
  • Bandak erremintarik gabe desmuntatzen dira.
  • Gas presioa pantaila bidez kontrolatzen eta memorizatzen da (gas metaketa).
  • Bobina euskarriaren ardatza: bobinaren euskailu pneumatikoa.
  • Film amaiera eta eskeleto haustura detektatzeko gailua.
  • Film tentsioa kontrolatzeko gailu motorizatua.
  • Koipeztatze zentralizatua.
  • UPC10A-C aginte eta kontrol panela:
    - PC industriala, 10"-ko ukimen pantaila grafikoarekin.
    - Pasahitz bidezko sarbide babesak 3 baimen maila ditu.
    - Ethernet interfazea.
    - Makina mantentzeko programa integratua: gertaeren kudeaketa.

DAUDEN AUKERA OHIKOENAK:

  • Erretiluak despilatzekoak.
  • Karga moduluak.
  • Elikadura orgak.
  • Dosifikatzeko eta produktua kargatzeko ekipamenduak.
  • Moldeei eusteko orgak.
  • Metatze mahaiak.
  • Lerrokagailuak.
  • Kodetze eta markaketa sistema.
  • UST zigilatze kontrola (ULMA seal tester).
  • Metal detektagailuak.
  • Integrazioa lerro amaieretan.