Datuen babesari buruzko politika
1. Tratamenduaren arduraduna
ULMA Packaging, S.Coop.,(aurrerantzean ULMA PACKAGING), Garibai auzoa, 28, 20560 Oñati (Gipuzkoa)
2. Erabiltzailearen baimena
Galdetegiak betetzean, erabiltzaileak onartzen du, kasuan kasu, datuen babesari buruzko politika, eta bere datu pertsonalak tratatzeko baimena emango du argi eta garbi.
Webguneak galdetegi hauek ditu eta horien bitartez datuak jasoko ditu; kasu bakoitzean, erabiltzaileak baimena eman ahal izango du bere datuen tratamendurako:
2.1 Kontaktua: ULMA PACKAGINGek bildutako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko, bai eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuteko ere. Datu horiek gordeta egongo dira, bezeroarekin harremanen bat dagoen bitartean, dela maila komertzialean, negozio mailan edota bezeroen arretarako. Harreman hori bukatu eta gero ULMA PACKAGINGek bezeroaren datuak suntsituko ditu.
2.2. Egin lan gurekin: Datuak ULMA PACKAGINGen fitxategi batean sartuko dira, harreman profesional posibleak errazteko eta orain eta etorkizunean egon daitezkeen hautaketa prozesuetan zure parte hartzea kudeatzeko. Informazio gehiagorako, sartu Datu pertsonalen babesari buruzko datuak, bertan arautzen baita tratamendu hau.
2.3. Eskaintza bat eskatzea: ULMA PACKAGINGek bildutako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko, bai eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuteko ere. Datu horiek gordeta egongo dira, bezeroarekin harremanen bat dagoen bitartean, dela maila komertzialean, negozio mailan edota bezeroen arretarako. Harreman hori bukatu eta gero ULMA PACKAGINGek bezeroaren datuak suntsituko ditu.
Erabiltzaileek hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen badituzte, hirugarren horiei jakinarazi beharko diete zer datu eman dituzten eta bere datuak fitxategi batean daudela, fitxategia zein den eta zertarako den argituta, bai eta fitxategi horiekiko dituzten eskubideak ere. ULMA PACKAGING datuen tratamenduaren arduraduna dela ere esango diete.
3.-Erabiltzailearen eskubideak
Erabiltzaile guztiek gauzatu ahal izango dituzte beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, baimena ezeztatzeko, datuen tratamenduari ezetz esateko, mugatzeko edota datuen eramangarritasuna eskatzeko dituzten eskubideak info@ulmapackaging.com helbidera idatziz; edo Marketin Sailera, helbide honetara: Garibai auzoa, 28, 20560 Oñati (Gipuzkoa).
4. Cookie politika
ULMA PACKAGINGek cookieak erabiltzen ditu. Cookie Politika-n duzu eskuragai gai honen gaineko informazio guztia
5. Aldaketak pribatutasun politikan
ULMA PACKAGINGek zorrotz betetzen ditu datuen babeserako eta erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko aplikagarriak diren legeak. Horretarako, eskubidea dauka Datuen Babesari buruzko Politika honen baldintzak alde bakarretik aldatzeko, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, arauen aldaketaren batera egokitzeko edo Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko.