Teknologia zentroa
ULMA Packaging Technological Center, S.Coop. 2002ko ekainaren 28an eratu zen Oñatin irabazi asmorik gabeko zerbitzu kooperatiba gisa, eta ontziratzearen eta enbalajearen teknologien arloan ikertu, sustatu, garatu, hobetu, berritu, zabaldu, prestatu eta zerbitzuak ematen dihardu.
ULMA Packaging Technological Center S.Coop.
Garagaltza Auzoa 51-22PK
20560 Oñati (Gipuzkoa)
Tel. 943039350
GPSko koordenatuak: 43.03716 (N), -2.41917 (O)
Ikus ULMA PTCren kokapena mapa handiago batean
BAZKIDEAK
UPTCko bazkideen artean bi multzo bereiz daitezke: bazkide erabiltzaileen multzoa eta bazkide laguntzaileena. Hona hemen multzo biak xehatuta.
Bazkide erabiltzaileak |
Bazkide laguntzaileak |
---|---|
|
|
OINARRIAK
- Berrikuntza teknologikorako bokazioa: teknologia berrien ikerketaren ondoriozko produktu edo aplikazio berrien garapena.
- Enpresen inkubagailua: inkubagailuaren bidez, packaging prozesuen balio katean sartzeko moduko produktuak ekar ditzaketen enpresa berriak –oinarri teknologikokoak– sortu (sustatu) daitezke.
- Aholkularitza teknikoa: aholkularitza teknikoa eta dibulgazio teknologikoa.
- Ezagutzen garapena: zentroko bertako eta are enpresa sortu berrietako langile teknologiko eta espezializatuak prestatzeko entitatea.
Irakur ezazu gehiago UPTCri buruz: