SVA-90
Diseinu modularreko faxatzeko makina automatikoa, sarrera perpendikularrekoa, produktuak film atzeragarriz banaka nahiz multzoka biltzeko.
ULMA markako faxatzeko makina automatikoa, SVS-90 modeloa, diseinu modularrekoa, produktuen gama zabal bat film atzeragarri ijeztuz banaka zein multzoka biltzeko.
Faxatzeko makinak erabiltzen dira zeharka soldatuta dauden bi bobinaren bidez erabat itxita ez dauden ontziak lortzeko.
Oinarrizko ekipamendua:
- Produktuaren gehieneko altuera: 350 mm.
- Orduko 1.080 ziklorainoko produkzioak, produktuaren eta filmaren arabera.
- Uhal garraiatzailea, produktua 90º-ra automatikoki kargatzeko abiadura doigarriarekin.
- Goiko eta beheko bobina euskarri motorizatuak.
- Produktua automatikoki sartzen eta soldatzen da, detektagailuek aktibatutako bultzagailu baten bitartez.
- Filma soldatu eta ebakitzeko sistema bat dauka, barra bero tefloiztatu bidez dabilena, eta tenperatura elektronikoki doitzen da. Barrek mantentze premia txikia daukate.
- Soldatzeko barran segurtasun sistema darama, langilea edota produktua babesteko.
- Irteerako mahaian presore pneumatikoa darama ebaketa eta soldadura prozesuan produktuari eusteko.
- Irteera mahaia altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta grabitate arrabolak dauzka.
- Makinaren funtzio guztiak erraz erabiltzeko aukera ematen duen kontrol panela.
Eraikuntza alderdiak:
- Diseinu modularreko makina. Ijeztutako eta margotutako altzairuzko hodiz eraikitako bastidore sendoa.
- Altueran doigarriak diren hankak eta kokatzeko nahiz garraiatzeko gurpilak.
- Makina noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
- Elementu guztiak irisgarri.
- Armairu elektriko aireztatua.
- CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.
- Margotuan eta herdoilgaitzean dago eskuragarri.