You are here: Home Ontziraketa makinak Atzeragarria - Faxatua SVS
Product Menu

SVS

Diseinu modularreko faxatzeko makina erdiautomatikoa, produktuak film atzeragarriz banaka nahiz multzoka biltzeko.

SVS

ULMA markako faxatzeko makina erdiautomatikoa, SVS modeloa, diseinu modularrekoa, produktu gama zabal bat film atzeragarri ijeztuz banaka zein multzoka biltzeko.

Faxatzeko makinak erabiltzen dira zeharka soldatuta dauden bi bobinaren bidez erabat itxita ez dauden ontziak lortzeko.

Oinarrizko ekipamendua:

  • Produktuaren gehieneko altuera: 350 mm.
  • Orduko 600 ziklorainoko produkzioak, produktuaren eta filmaren arabera.
  • Altzairu herdoilgaitzezko sarrera mahaia.
  • Goiko eta beheko bobina euskarri motorizatuak.
  • Sarrera eta soldadura pneumatikoa du, eta produktua eskuz kokatu behar da bi sakagailuren bidez aktibatzen den bultzagailuaren aurrean.
  • Filma soldatu eta ebakitzeko sistema bat dauka, barra bero tefloiztatu bidez dabilena, eta tenperatura elektronikoki doitzen da. Barrek mantentze premia txikia daukate.
  • Produktua sartzeko pala itzultzean, ebaketa eta soldadura ziklo automatikoa hasten da.
  • Soldatzeko barran segurtasun sistema darama, langilea edota produktua babesteko.
  • Irteerako mahaian presore pneumatikoa darama ebaketa eta soldadura prozesuan produktuari eusteko.
  • Irteera mahaia altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta grabitate arrabolak dauzka.
  • Makinaren funtzio guztiak erraz erabiltzeko aukera ematen duen kontrol panela.

Eraikuntza alderdiak:

  • Diseinu modularreko makina. Ijeztutako eta margotutako altzairuzko hodiz eraikitako bastidore sendoa.
  • Altueran doigarriak diren hankak eta kokatzeko nahiz garraiatzeko gurpilak.
  • Makina noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
  • Elementu guztiak irisgarri.
  • Armairu elektriko aireztatua.
  • CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.
  • Margotuan eta herdoilgaitzean dago eskuragarri.