You are here: Home Ontziraketa makinak Atzeragarria - L soldadura SC 200
Product Menu

SC 200

Albo soldadurako makina automatikoa, film atzeragarrietarako nahiz ez-atzeragarrietarako. Prestazio maila ertain-altua.

SC 200

SC serieko albo soldadurako biltzeko makina automatikoak denetariko eta edozein luzeratako produktuak ontziratzeko diseinatuta daude, hala film atzeragarriz nola ez-atzeragarriz. 85 ziklorainoko produkzioak lortzen dira minutuko.

Oso makina moldagarria da, eta erraz erregulatzen denez, azkar egokitzen da bildu beharreko produktu desberdinetara.

Albo soldadura daukaten paketeek ez daramate josturarik ez goialdean ez behealdean; hala, produktuak oso ondo ikusten dira, film atzeragarriz eta gabe.

SC 200 modeloa, formatuak sarri aldatuta ere produkzio handiak egiteko bereziki kontzebitua izan da; hori dela eta, aldaketa guztiak erraz, azkar eta erremintarik erabili beharrik gabe egiteko sistemak dauzka.

PC industrial bidezko kontrol sisteman komunikazio sistema arin eta erraz bat darama, ukimen pantaila bidezkoa, makinaren eta kontrol parametroen egoeraren berri etengabe ematen diguna.

OINARRIZKO EKIPAMENDUA

  • Zinta bidezko elikadura automatikoa linean. Banda zabalera eskuz doituz, produktua bereizi eta lerrokatu egin daiteke.
  • Bobina euskarri motorizatua 90º-ra eta altuera ertainera, zulatzeko sistema mekaniko doigarriarekin eta filmaren bukaera detektatzeko gailuarekin. Bobina erraz jartzen da.
  • Sarrera zinta ezkutagarria, filma aldatzea eta sartzea errazagoa izan dadin.
  • Triangelu formatzailearen altuera automatikoki erregula daiteke pantailatik.
  • Produktuak detektatzeko fotozelula horizontal eta bertikala.
  • Tenperatura erregulagailua daraman eta erraz aldatzekoa den baraila bero baten bidez, filma soldatu eta zeharka ebakitzen da.
  • Luzetarako soldadura, arrabol bero emaile bidez eta tenperatura erregulagailuarekin.
  • Luzetarako soldagailuaren albo desplazamendua produktu altuetarako (SC 200 / 500 modeloak aukeran).
  • Zeharkako soldadura hiru posizioko eragintza pneumatikoarekin (SC 200 / 500 mod.), eta serbomotor bidez edozein posiziotan (HARVARD SC 200S / 500S mod.).
  • Pantailatik, zeharkako barailaren irekiera eta itxiera motorizatua doitzen da, eta harrapatuta gelditzearen kontrako segurtasuna darama.
  • Zeharkako eta luzetarako barailan, tenperatura aldaketak minimizatu egiten dira egoera solidoko erreleen bidez.
  • Soldadura zentroaren altuerako doiketa motorizatua. (SC 200 / 500 modeloak aukeran)
  • Zintak itxi egiten dira banda artean produktu txikiei bidea errazteko (SC 200 / 500 modeloak aukeran).
  • Film soberakina biltzeko gailu automatikoa, irisgarritasun errazekoa, banagailu mekanikoarekin eta filmaren haustura detektatzeko gailuarekin.
  • Funtzioak eta parametroak doitzeko eta kontrolatzeko maniobra PC industrial bidez egiten da.
  • Erraz erabiltzen den ukimen pantaila.
  • 100 memoriaraino dauzka produktu formatu desberdinetarako.

ERAIKUNTZA ALDERDIAK

  • Ijeztutako eta margotutako altzairuzko hodiz eraikitako bastidore sendoa.
  • Altueran doigarriak diren hankak eta kokatzeko nahiz garraiatzeko gurpilak.
  • Makina noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
  • Erraz integratzen dira lehendik dauden produkzio lerroetan.
  • Elementu guztiak irisgarri.
  • Armairu elektriko aireztatua.
  • Funtzionamenduaren diagnosia.
  • Parametroen eta mezuen bistaratzea.
  • CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.

AUKERAKO GAILUAK

  • Formatuaren doikuntza automatikoa.
  • Sarrerako banda zabalaren erregulazio motorizatua.
  • Zeharkako soldadura barra eta luzetarako soldagailua PErako.
  • Produktu irregularrak detektatzeko sistema sarrera zinta zatituarekin.
  • Film ijeztua erdihodira tolesteko gailua.
  • Film irekiera aire bidez.
  • Luzetarako soldagailuaren eta irteera zintaren abiadura independentea.
  • Filmaren zulaketa pneumatikoa.
  • Filmaren beroko zulaketa.
  • Filmaren aurre-ebaketa, erraz irekitzeko.
  • Produktuaren goi lagungailua.
  • Sarrera zinta 500 mm zabal daiteke produktuen elikadura errazteko.
  • Bobinak azkar aldatzeko teilakatzea.
  • Bobina euskarri bikoitza.
  • Filmaren berehalako bukaeraren detekzioa.
  • Inprimaketa zentratzeko sistema.
  • Kodegailua.
  • Argi eta soinu alarma, hiru koloreko baliza bidez.
  • Makinaren pizte eta itzaltze automatikoa.
  • Alderantzizko makina: ezkerretik eskuinera.
  • Bertsio herdoilgaitza.
  • Sarrera eta irteera elementu desberdinak (elikagailuak, bultzagailuak, arrapala, zintak, etab.).
  • Akatsak telediagnostikatzeko modema.