You are here: Home Ontziraketa makinak Atzeragarria - L soldadura SLAU
Product Menu

SLAU

“L” itxurako soldatzeko makina, erabat automatikoa, uzkurtze tunelarekin edo gabe. Denetariko produktuak film atzeragarriz nahiz ez-atzeragarriz ontziratzeko diseinatua.

SLAU

"L" itxurako biltzeko makina, ULMA markakoa, SLAU modeloa, uzkurtze tunelarekin edo gabe, denetariko produktuak ontziratzeko diseinatua, hala film atzeragarriz nola ez-atzeragarriz. 45 ziklorainoko produkzioak lortzen dira minutuko.

Oso makina moldagarria da, eta erraz erregulatzen denez, azkar egokitzen da bildu beharreko produktu desberdinetara.

Lortzen diren paketeek ez daukate josturarik ez goialdean ez behealdean, eta produktua ondo ikusteko moduan gelditzen da, bai film atzeragarriz bai film atzeragarririk gabe.

SLAU modeloa, berez, formatuak sarri aldatzeko kontzebitua izan da; hori dela eta, aldaketak erraz, azkar eta erremintarik erabili beharrik gabe egiteko sistema bat dauka.

Oinarrizko ekipamendua:

  • Zinta bidezko elikadura automatikoa linean. Produktua bereizi eta lerrokatu egin daiteke, eta banda zabalera eskuz doitu.
  • Bobina euskarri motorizatua 90º-ra, zulatzeko sistema mekaniko doigarriarekin eta filmaren bukaera detektatzeko gailuarekin.
  • Triangelu formatzailearen altuera eskuz doitu daiteke.
  • Produktuak detektatzeko fotozelula horizontal eta bertikala.
  • Filma soldatu eta ebakitzeko hiru aukera. STD: nikronezko hari bidez, OPC: PE beroetarako hortz edo baraila. Azken biek tenperaturaren erregulazio elektronikoa daukate.
  • Barailen irekiera doitzeko, eragintza pneumatikoak hiru posizio hartzen ditu, altuera txikiko produktuekin produkzioa handitzeko.
  • Soldadura markoak segurtasuneko mikroetengailuak dauzka, ibiltartean oztoporik agertuz gero harrapatuta gelditzea saihesteko.
  • Zintak itxi egiten dira banda artean produktu txiki edota ezegonkorrei bidea errazteko.
  • Baraila multzoa goratuz, soldadura zentroa doitu egiten da.
  • Film soberakina biltzeko gailu automatikoa, irisgarritasun errazekoa, filmaren haustura detektatzeko gailuarekin.
  • Funtzioak eta parametroak doitzeko eta kontrolatzeko maniobra, automata programagarri bidez egiten da (PLC).

Eraikuntza alderdiak:

  • Ijeztutako eta margotutako altzairuzko hodiz eraikitako bastidore sendoa.
  • Garraiatzeko eta kokatzeko gurpilak eta hankak.
  • Makina noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
  • Erraz integratzen dira lehendik dauden produkzio lerroetan.
  • Elementu guztiak irisgarri.
  • Armairu elektriko aireztatua.
  • CE arauen araberako babesak eta segurtasun sistemak.
  • Margotuan eta herdoilgaitzean dago eskuragarri.