You are here: Home WEBGUNEA erabiltzeko baldintzak

WEBGUNEA erabiltzeko baldintzak

1. Ohar orokorrak

WEBGUNE hau erabiltzeko baldintza izango da erabiltzaileak aurrez klausula hauetan agertzen diren termino, baldintza, jakinarazpen, ohar eta gainerako abisuak irakurri eta onartzea.

WEBGUNEAn sartzeak eta ondoren erabiltzeak eskatzen du erabiltzaileak berariaz adieraztea webguneko eduki guztiarekin erabat eta argi eta garbi ados dagoela.  Erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta Baldintza Orokor hauen bitartez lotzeko ahalmen juridiko nahikoa duela. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du WEBGUNE honetara sartzean eta webgunearen zerbitzuak eta beren edukiak erabiltzean bera dela esklusiboki erantzulea. 

https://www.ulmapackaging.com/ URL helbidearen bidez ATARIRA sartzea doakoa da Erabiltzaileentzat eta ataria ikusteko ez da aurretik harpidetzarik edo erregistrorik egin behar. 

Erabiltzailea WEBGUNEAn nabigatzeko Baldintza Orokor hauek diotenarekin ados ez balego, WEBGUNEtik atera beharko litzateke, eta ezingo lituzke WEBGUNEAk eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratu, ez erabili ere.

WEBGUNEAk prestazio eta eduki askotara sartzeko aukera ematen die bisitariei eta erabiltzaileei: korporazioaren gaineko informazioa; enplegu eskaintzak; pertsonen kudeaketa; albisteen kanala: bezeroarentzako arreta; besteak beste.

Eskuragarri egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekin konexioak egitea eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko modua Baldintza Orokor hauen araberakoa izango da. Gauza bera gertatzen da WEBGUNE horiek eska ditzaketen baldintza espezifikoekin. Baimendutakoaz aparteko erabilerak berariaz debekatuta daude. 

ULMA Packaging, S.Coop. egoki irizten dion edozein unetan aldatu ahal izango ditu zerbitzuaren konfigurazioa, baldintzak eta edukia, bai eta ezabatu, mugatu edo eten ere aldi baterako edo behin betiko, eta zerbitzura sartzea ere eragotzi ahal izango du. Saiatuko da, ordea, WEBGUNEetako bakoitzean aldaketaren berri ematen, betiere posible bada.

 

2. Webgunearen titularraren nortasuna

Hauek dira https://www.ulmapackaging.com/ webgunearen arduradunaren identifikazio datuak: 

ULMA Packaging, S.Coop.

Garibai auzoa 28

20560 Oñati (Gipuzkoa)

Euskadiko Kooperatiba Elkarteen Erregistroan inskribatuta, 2359 folioan - IFZ: F-75058347- N.I.V.A.: ESF - 75058347. 

Aurrerantzean, ULMA PACKAGING

 

3. Zerbitzu emailearen eskubideak eta obligazioak

Zerbitzuaren hornitzailea den heinean, ULMA PACKAGING behartuta dago WEBGUNE honetan eskaintzen diren zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioen sekretua eraginkortasunez bermatzera, eta behin-behinean egon daitezkeen erreklamazioei erantzutera.

Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, ULMA PACKAGINGek eskubidea dauka WEBGUNE honetarako sarbidea behin-behinean eteteko, aurretik jakinarazi beharrik gabe. Eskubidea dauka, halaber, zerbitzuak emateko edo ezeztatzeko, eta horren kaltetan gabe, erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, betiere egoerak hori egitea ahalbidetzen badu.

Erabiltzaileek WEBGUNE honen bidez ematen zaizkien zerbitzuei edota datuei edota informazioari ematen dieten erabilera haien gain eta galorde izango da.

ULMA PACKAGINGek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, eskaintzen diren informazioak edo zerbitzuak, lege aplikagarrien ondorioz eman beharreko bermeak eta sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean berariaz azalduta geratu direnak kenduta.

ULMA PACKAGINGek ez du bermatzen hirugarren batzuek, kasu bada, emandako edukia, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo baliagarritasuna ere, erabiltzaileek edo beste edozeinek informazio horrekin lortu nahi duenerako.

WEBGUNE honen jabego intelektualaren eskubideak ULMA PACKAGINGen titularitatepekoak dira. Konpainia horri eta berari bakarrik dagozkio erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideez baliatzea.

 

4. Erabiltzailearen eskubideak eta obligazioak

Une oro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuei erabilera zilegi eman beharko die, indarreko legearekin bat etorrita eta ULMA PACKAGINGen edo hirugarrenen jabego intelektualeko eskubideak errespetatuta. 

Zentzu horretan, erabiltzaileak bermatzen du WEBGUNE honen bitartez garatzen dituen jarduerak egokiak izango direla legerako, moralerako, ordena publikorako, ohitura onetarako, eta ez dira inondik inora kaltegarriak izango ULMA PACKAGINGen izen onerako edo irudi komertzialerako, ez eta WEBGUNEAren beste erabiltzaile batzuentzat edo hirugarrenentzat ere. 

Erabiltzaileak ez du WEBGUNEAn kalteak edo gorabeherak eragingo duen ezer egingo ULMA PACKAGINGek bere eskura jarritako zerbitzuen bitartez, eta ez du, ezta ere, WEBGUNEAren funtzionamendua oztopatuko. Hau da, ez du inolako arazo teknikorik eragingo, eta ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo WEBGUNE hau osorik edo partzialki kaltetu, oztopatu edo eragotzi dezaketen elementuak transferituko, ez eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartu edo aldatu ere.

Erabiltzailea izango da berak sartutako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra; beraz, datu faltsuak edo okerrak sartzen baditu, ULMA PACKAGINGek eskubidea dauka WEBGUNE honetara sartzea debekatzeko.

 

5. Berme eta erantzukizunetatik salbuetsita egotea WEBGUNEAren eta bere Zerbitzuen funtzionamendua dela eta.

ULMA PACKAGINGek ez du bermatzen WEBGUNEA edo bertako informazioa, edukia, softwarea, materialak edo produktuak erabilgarri egotea edo etenik ez edukitzea, lege aplikagarriak ahalbidetzen dion neurrian. 

Horrela, ez du batere erantzukizunik izango WEBGUNEA eta bere zerbitzuak eta erabiltzaileek WEBGUNE honi ematen dioten erabilera erabilgarri ez egoteak eta etenda egoteagatik sortu daitezkeen edozein eratako kalte eta galerengatik.

Dena dela, ULMA PACAKGINGek ahal duen guztia egingo du WEBGUNE hau etengabe erabilgarri egon dadin.

Era berean, ULMA PACKAGINGek ez du erantzungo Erabiltzaileak bertsio eguneratua edo segurua ez duen nabigatzaile bat erabiltzearen ondorioz segurtasunean sortu daitezkeen akats edo gabeziengatik, ez eta nabigatzailean erregistratutako Erabiltzailearen gakoak edo identifikazio kodeak kontserbatzeko gailuak aktibatzearen ondorioz edo nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz gertatu daitezkeen kalte, akats edo okerrengatik ere. 

ULMA PACKAGINGek beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolamenduko guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. 

ULMA PACKAGINGek arlo horretan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatzen, ez bermatzen ere, WEB orri honetako edukietan birusak edo erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bere sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan gorabeherak eragin ditzaketen beste elementu batzuk egongo ez direla.

ULMA PACKAGING salbuetsita dago edukietan birusen bat dagoelako sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan eragin daitezkeen gorabeheren ondoriozko kalte-galeren edozein erantzukizunetatik.

Erabiltzaileak onartzen du WEBGUNEA fede onez sortu eta garatu duela ULMA PACKAGINGek, barruko zein kanpoko iturrietatik datorren informazioarekin, eta erabiltzaileari orain erakusten dionak okerrak edo akatsak eduki ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak ULMA PACKAGING salbuesten du WEBGUNEtik nabigatzean fidagarritasunari edo erabilgarritasunari lotuta edo espektatiba faltsuengatik eduki dezakeen edozein erantzukizunetatik.

 

6. Jabego intelektualeko eskubideak 

WEB GUNE honetako edukiari buruzko eskubide guztiak ULMA PACKAGINGenak dira, kenduta WEBGUNEA edukiez hornitzeko ULMA PACKAGINGekin kontratua izenpetuta duten enpresenak, eta jabego intelektualari eta industrialari buruzko arau nazionalek eta internazionalek babesten dituzte eskubide horiek.

WEBGUNEko eduki guztiak (tartean daude -eta ez horiek bakarrik- datu baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu fitxategiak,mapak, grafikoak, frameak, bannerrak, softwarea eta  bere iturburu kodeak, audioa eta bideao) ULMA PACKAGINGenak dira, edo bere eduki hornitzaileenak, zeintzuek edukiak lizentzia edo lagapen bidez eman baitituzte. Edukiak, halaber, jabego intelektualaren eta industrialaren gaineko arau nazionalek edo internazionalek babestuta daude, eta, beraz, Erabiltzaileak edo hirugarrenek ezingo dituzte ondoren aldatu, kopiatu, itxuraldatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horien titularren onespenik gabe. WEBGUNEAren eduki osoaren konpilazioa (hau da, biltzea, diseinatzea, antolatzea eta muntatzea) ULMA PACKAGINGen jabego esklusiboa da.

WEBGUNEA baliatzeko eta garatzeko erabili den software guztia ULMA PACKAGINGen jabegokoa da edo bere software hornitzaileena, eta jabego industrialaren eta intelektualaren gaineko lege nazionalek eta internazionalek babestuta dago. 

WEBGUNEAn agertzen diren ULMA PACKAGINGen markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak ULMA TALDEA, KOOP.E.ren titularitatepekoak dira, eta behar bezala erregistratuta daude edo erregistratzeko prozesuan. WEBGUNE honetan agertzen diren beste produktu, zerbitzu eta konpainia batzuen izenak beraien jabe legitimoek erregistratutako markak izan daitezke. 

ULMA PACKAGINGen jabegokoak diren eta WEBGUNEAn agertzen diren datu baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu fitxategiak, audioak, bideoak eta softwarea eskura jartzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi, inondik inora, horien titularitatea lagatzen denik edo Erabiltzaileari erabilera eskubide bat ematen zaionik. 

WEBGUNE honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, argitaratu, laga edo saldu, eta ezin du jasotako informazioaren ondorioz produktu edo zerbitzu berririk sortu.

Erabiltzaileak ikusteko baino ezingo da bistaratu eta kargatu, eta ez erabilera komertzialerako, eta ezingo zaie hirugarren pertsona edo erakundeei zabaldu.

WEBGUNE honetan agertzen  diren grafiko edo diseinuen kasuan, ULMA PACKAGINGekin elkarlanean ari diren enpresen titularitatepekoak badira, berdin-berdin aplikatu beharko zaizkie baldintza hauek, kontrakoa adostu ez bada, behintzat. 

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau eta bere edukian eragina eduki dezaketen elementuak, hala nola estekak (edo linkak) eta antzekoak itxuraldatzea.

ULMA PACKAGINGek zainduko du WEBGUNE honetako edukiak pronografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, iraingarria izan ez daitezen edo indarkeria bultzatu ez dezaten. Modu berean, saiatuko da erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein inguruabar saihesten.

 

7. Estekak edo lotura hipertestualak 

Ezingo da beste zeinahi WEBGUNEtatik inolako loturarik ezartzea WEBGUNE honetara, baldin eta WEBGUNEAren titularrak aldez aurretiko berariazko baimenik eman ez badu horretarako. Debekatuta dago edukiak berriz zabaltzea, jatorriko Webgunearen eta xede Webgunearen artean akordiorik ez badago, behintzat. WEBGUNE honekiko lotura hipertestuala (aurrerantzean esteka) sortu nahi duten beste Webgune batzuetako erabiltzaileek edo titularrek ziurtatu beharko dute eta konpromisoa hartu beharko dute ULMA PACKAGINGen erregelak errespetatzeko.

Hauek dira erregelak: (i) ezin da estekarik ezarri ULMA PACKAGINGen home pagez bestelako orrialde edo azpiorrialdeetara; (ii) estekaren ondoan ezingo dira adierazpen faltsu, ez zuzen edo okerrak egin, gaizki ulertuak eragin ditzaketenak edo legearen, moralaren edo ohitura onen aurkakoak direnak; (iii) Webgunearen URLaz aparte ezin da marka komertzialik edo babesteko moduko ikurrik sartu; (iv) ezin da eduki, adierazpen edo iragarki arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoaren apologiakoak edo giza eskubideen kontrakoak eta, oro har, ULMA PACKAGINGen edo bere bezeroen izen komertziala edo irudia kaltetu dezaketenak dituzten orrialdeekiko estekarik ezarri. 

WEBGUNE honek ULMA PACKAGINGek kudeatzen ez dituen beste WEBGUNE batzuekiko estekak edo loturak eduki baditzake, sozietate honek adierazten du ez duela inolako kontrolik webgune horien gainean, eta ez duela erantzuten webgune horietako edukiez. WEBGUNE honek izan ditzakeen estekak informazioko erreferentzia gisa soilik eskainiko dira; hori dela eta, ez da bertatik eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko inolako baloraziorik egingo. Beste WEBGUNE batzuekiko estekak edo loturak sartzeak ez du esan nahi ULMA PACKAGINGek Webgune horretako edukiak sustatzen, bermatzen, egiaztatzen edo gomendatzen dituenik. 

Edonola ere, ULMA PACKAGINGek ez du bere gain hartuko aipatutako beste horiek eskainitako zerbitzuekin lotura duen inolako erantzukizunik, horiek dela eta aurkez daitezkeen edozein motatako erreklamazioen eta demandaren aurrean.

 

8. Datu pertsonalen babesa eta cookie politika

Eskuragai duzu Datuen babesa-ri eta Cookie Politika-ri buruzko informazio guztia.

 

9. Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Baldintza hauetako edozein klausula guztiz edo partzialki deusez edo ez-eraginkortzat joko balitz, deuseztasun edo eraginkortasunik eza horrek xedapen horri edo xedapen horretatik deusez edo ez-eraginkortzat jotako zatiari baino ez dio eragingo; beste guztian, gainerako Baldintzek indarrean jarraituko dute. Eragindako xedapena edo xedapen zatia ez ezarritzat joko da, kenduta Baldintza hauetarako funtsezkoa izanik modu integralean badagozkie. 

 

10. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren arabera interpretatuko eta bideratuko dira. 

Baldintza Orokor hauek egoteak, eskuratzeak, erabiltzeak edo haiek diotenak dakarten edozein gatazkatarako, bai Erabiltzaileak bai ULMA PACKAGINGek dagozkien edozein eskumenari uko egingo diote eta Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren menpe jarriko dira.