You are here: Home Ontziraketa makinak Bertikala (VFFS) VTI 200
Product Menu

VTI 200

Makina biltzaile bertikala (VFFS), hiru soldadurako ontziak egiten dituena. 70 ziklo/min-rainoko tarteko abiaduran egin beharreko aplikazioetarako, kalitate-prezio erlazio paregabearekin.

VTI 200

VTI 200 makina bereziki diseinatu da produktu asko eta askotarikoak ontziratzeko. Makina honek ekipamenduaren bakuntasuna, fidagarritasuna eta erabilerraztasuna lehenesten dituzten merkatuak ditu xede.

Soldadura horizontalari zilindro pneumatiko bidez eragiteak batetik, eta filma motor asinkrono bidez arrastatzeak bestetik, moldakortasun handia ematen diote makinari askotariko inguruneetan. Elementu mekaniko/elektriko guztien sendotasunari, elementuon tamaina konpaktuari eta behar duten mantentze lan erraz eta txikiari esker, makina bikaina da tarteko abiaduran egin beharreko aplikazioetarako, kalitate-prezio erlazio paregabearekin.

Makina hau 5"-ko ukimen pantaila bat duen PC industrial baten bidez gidatzen da, makinaren funtzio guztiak pantailan integratuz eta formatu aldaketen malgutasuna zein arintasuna ziurtatuz.

EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Soldadura horizontalaren eragintza pneumatikoa.
  • Filmaren arrastatzea irteera bikoitzeko motor erreduktore asinkrono eta kardan bidez egiten da.
  • Egitura itxia.
  • Pieza bakarreko formatzailea.
  • Koloretako ukimen pantaila duen PC industriala (B&R 5").
  • 100 programa memoriatarako ahalmena.
  • Programa erregulazioak eta doikuntzak pantailan integraturik daude.
  • Zigilatze tenperaturan nahiz sarearen presio pneumatikoan egon daitezkeen irregulartasunak automatikoki detektatzen ditu, betiere zigilatze egokia bermatuz.
  • Erabiltzaile maila desberdinak, password bidez.
  • Soldadura horizontalean harrapatuta geratu den produktua automatikoki detektatzen du.
  • Bobina amaiera automatikoki detektatzen du.
  • Bobina euskarriaren albo erregulazio motorizatua.
  • Kanpo ekipamenduekin sinkronismoak osatzeko erraztasuna.
  • Europako Segurtasun Araudiaren arabera diseinatua eta fabrikatua (98/37/EEE).

DAUDEN AUKERAK

  • Bertsio herdoilgaitza.
  • Bobina azkar aldatzeko aukera.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema.
  • Eraldatutako atmosfera injekzioa.
  • Hutsaren eta uhalen bidez, filma arrastatu ahal izatea.
  • Berotasun konstantea barailetan, PE filmerako eta abiadura handietarako.
  • Film desbobinatzaile motorizatua; filmaren tentsioa pantaila bidez kontrolatu eta doitu daiteke.
  • Bobinaren autozentraketa automatikoa.
  • Filmean dagoen korronte estatikoa desagerrarazteko aukera.
  • Poltsa bibratzailea.
  • Hondo egonkorra edo toles ingelesa.
  • Paketea erraz irekitzeko hortza.
  • Sortak edo pakete bikoitza.
  • Eurolocka edo pakete heldulekuduna.
  • LAN Ethernet konexioa.
  • Kodetzaileak.
  • Etiketak jartzekoak.
  • Produktua ateratzeko uhalak.