You are here: Home Ontziraketa makinak Bertikala (VFFS) VTI 500
Product Menu

VTI 500

Makina biltzaile bertikala (VFFS), hiru soldadurako ontziak egiten dituena. Funtzionamendu etenkaria duen makina bertikal hau gama altukoa da eta abiadura ertain-handietan egin beharreko aplikazioetarako erabiltzen da.

VTI 500

VTI 500 modeloa askotariko produktuak ontziratzeko diseinatuta dago; horien artean: likidoak, oretsuak, hautsak, pikortsuak, izoztuak (IQF), snackak, barazkiak eta produktu ez-konpaktuen abar luze bat.

Ekipamendua kalitate handiko materialez egina izateko pentsatua dago, eta hainbat irizpide hartu dira kontuan, hala nola ergonomia irizpideak, mantentzeko erraztasuna eta eragiketak egiteko sinpletasuna. Gainera, higienizaziorik zorrotzena ahalbidetu da, izan ere, fabrikazioan gainazal leunak nahiz ertz biribildunak erabili dira.

Kontrol elektroniko aurreratuak eta ezaugarri dinamiko bikainak -mantentzerik behar ez dutenak (Brushless)- eragiketak zentralizatzen dituen ukimen pantaila baten bidez kontrolatzen dira; hori dela eta, ekipamendu hau, programatzeko ikaragarri erraza izateaz gain, eskakizun zorrotzeneko produktu eta filmetara egokitzeko bezain malgua da.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Serboeragindako barailak eta film arrastatzea.
  • RAL 9006 eta RAL 9007 akabera margotua.
  • Egitura itxia.
  • Bobina euskarriak lokailu pneumatikoa dauka.
  • Pieza bakarreko formatzailea.
  • Koloretako ukimen pantaila duen PC industriala (B&R 10").
  • 100 programa memoriatarako ahalmena.
  • Baraila horizontalaren soldadura presioa, tenperatura eta denbora ukimen pantailatik doitzen dira.
  • Erabiltzaile maila desberdinak, password bidez.
  • Film desbobinatzaile motorizatuak desbobinatze tentsioa doitzeko gailua du.
  • Bobina amaiera automatikoki detektatzen du.
  • Bobina euskarriaren albo erregulazio motorizatua.
  • Zehaztasuna eta errepikakortasuna poltsaren luzeran, hala abiadura handian nola txikian.
  • Zigilatze tenperaturan nahiz sarearen presio pneumatikoan egon daitezkeen irregulartasunak automatikoki detektatzen ditu.
  • Periferikoekin erraz sinkronizatzen da.
  • Europako Segurtasun Araudiaren arabera diseinatua eta fabrikatua (98/37/EEE).

AUKERA NAGUSIAK

  • Bertsio herdoilgaitza.
  • Armairu elektrikoa ezkerraldean duen bertsioa.
  • Bobinaren aldaketa azkarra xurgapen bidez.
  • Bobina euskarri bikoitza bobina aldaketa automatikoarekin.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema.
  • Eraldatutako atmosfera injekzioa.
  • Hutsaren eta uhalen bidez, filma arrastatu ahal izatea.
  • Berotasun konstantea barailetan, PE filmerako eta abiadura handietarako.
  • Bulkada bidezko soldadura.
  • Film desbobinatzaile motorizatua; filmaren tentsioa pantaila bidez kontrolatu eta doitu daiteke.
  • Bobinaren autozentraketa automatikoa: "Autotracking".
  • Korronte estatikoa desagerrarazteko aukera.
  • Poltsa bibratzailea.
  • Hondo egonkorra edo toles ingelesa.
  • Paketea erraz irekitzeko hortza.
  • Sortak edo pakete bikoitza.
  • Eurolocka edo pakete heldulekuduna.
  • Urruneko konexioa MODEM bidez - ONLINE analisia.
  • Kodetzaileak eta etiketak jartzekoak.
  • Produktua ateratzeko uhalak.
  • Zipper euskarria.
  • Klipagailua makinan integratuta.