You are here: Home Ontziraketa makinak Bertikala (VFFS) VTI 600
Product Menu

VTI 600

Biltzeko makina bertikala (VFFS), hiru soldadurako ontzia egiten duena. Gama altuko etenkako makina bertikala, abiadura ertain-handiko aplikazioetarako.

VTI 600

ULMA makina bertikalen familia berria bezeroekin eta bezeroentzat kontzebitua izan da. Makinaren lan errendimendu optimizatuei eta funtzionalitate berriei esker, produkzio ratiorik onenak lor daitezke, ontziaren gehieneko kalitatea bermatuz.

MAKINAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Diseinu hermetikoa, giro agresiboetarako prestatua eta garbiketa zorrotzetarako kontzebitua.
  • Makinak erabateko bisibilitatea dauka, eta oso irisgarria da.
  • Badago aukera formatu aldaketa albo batetik egiteko: erosoa, segurua, ergonomikoa eta erraza.
  • PC industrial bidezko kontrola, 10”-ko ukimen pantailarekin: funtzionalitateak pantailan integratuta (produkzio datuak, test pantaila, makina eskuliburuak, bideoak, driverren iraulketa...).
  • Makinan diharduen langilearentzako erabilerraza: eguneko doiketak sinplifikatuta daude, eta erremintarik gabe egitekoak dira.
  • Mantentze kostu txikia: diseinua optimizatuta dago mantentze kostuak minimizatzeko, eta erabat irisgarria da edozein doiketa edo mantentze lan egiteko.

OEE-AREN OPTIMIZAZIOA (Overall Equipment Efficiency)
>%98ko konpromisoa prestasun teknikoan.


MAKINA HAU TEKNOLOGIA DESBERDINAK TXERTATZEKO DISEINATUTA DAGO; HORIEN ARTEAN:

  • LDPE filma soldatzeko sistema, bero konstante + “heat pipe” (gas hodia) bidez.
  • Bulkada bidezko soldadura sistema.
  • Bobina euskarri bikoitza, bobina aldaketa automatikoarekin.