You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Automatizazioa kartoizko kaxan
Product Menu

Automatizazioa kartoizko kaxan

ULMA D12H ahokatze lerroa, formatzailearekin eta kola bero bidezko itxigailuarekin.

Automatizazioa kartoizko kaxan

Goiko karga

Amerikar motako kaxa aurreformatuen formatzaile baten bidez, edo plantxatik abiatuz, kaxak karga gunera bideratzen dira.

Robotak produktu bat edo gehiago manipulatzen ditu ziklo bakoitzeko, detekzio edo ikuspen sistemen eta “grouping chain” multzokatze sistemen laguntzarekin.

Kaxak ixteko makinak zinta itsaskorrez edo kola beroz ixten ditu kaxak.

Ulma automatización caja de cartón carga superior

 

 

Wrap around

Ontziratutako produktuak ontziratze lerrotik etorrita jasotzen dira; multzokatu ondoren, biltegian jasotzen den plantxako kartoia multzoaren inguruan biltzen da, eta kola beroz itxi.

Multzoa manipulatzeko, manipulagailu bat edo sistema mekanikoak erabil daitezke.

Ulma automatización en caja de cartón wrap around

 

 

 

Alboko karga

Ontziratutako produktuak ontziratze lerrotik etorrita jasotzen dira. Behin kaxa bati dagokion mosaikoa osatu denean, alboko sarrera posizioraino garraiatzen da kaxa.

Amerikar motako kaxa aurreformatu bat albotik zabaltzen da, eta aho zabalik gelditzen da alde batetik, produktu multzoa mugimendu batez sar dadin.

Kaxa zinta itsaskorrez ixteko estazioan kaxaren alde biak ixten dira, eta biraturik uzten da zintaren gainean, paletizatzera bidean.