TAURUS 300
Makina termozigilatzaile automatiko hau oso makina konpaktua da, eta era guztietako erretilu aurreformatu erregularretarako balio du. Atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukera. Erretiluak garraiatzeko sistema hagaxka bidezkoa da, produkzio ertainetarako.
TAURUS 300 makina termozigilatzailearen diseinu berria, barketetan jarritako produktuak ontziratzeko.
Barketak bultzada bidez garraiatzearen kontzeptuan oinarrituta, makina hau ontziratze automatikorako bidean lehen pausoa eginez produktibitatea handitu nahi duten bezeroentzat pentsatua dago.
Forma erregular eta egonkorreko denetariko barketetarako pentsatua.
DISEINUAN AIPAGARRI:
- ERABILERRAZTASUNA
- DISEINU HIGIENIKO ETA HERDOILGAITZA
- SMART 300 MAKINA ERDIAUTOMATIKOAREN MOLDEAK EGOKITZEKO AUKERA
EZAUGARRI TEKNIKOAK
- Zigilatze gunea: 300*400 mm
- Barketaren gehieneko garaiera: 80 mm eta 120 mm-rako aukera.
- Moldearen eragintza eta zigilatzea: pneumatikoa.
- Moldeen aldaketa: azkarra eta egiteko erraza.
- Barketak kargatzeko gunea: 2 barketa lerro (nahi izanez gero, handitu egin daiteke).
- Barketen irteera: arrapala arrabolekin.
- Filmaren tentsioa kontrolatzeko gailua.
- Aginte panela egituran integratuta dago, eta honako hauek ditu:
- Diagnostikoari buruzko mezuak eta parametroak doitzeko bistaratzailea. Produkzioaren kontrolarekin eta funtzionamendu programen memorizazioarekin.
- Zigilatze tenperatura doitzeko gailua
- Huts kontrola
- Martxan jartzeko / gelditzeko eta larrialdiko sakagailua