You are here: Home Ontziraketa makinak Soluzio integrala Paletizatze sistemak
Product Menu

Paletizatze sistemak

Sistema hau erabiltzen da paletizatu beharreko produktua moldakorra denean eta formatu bakoitzaren produkzioa ez denean horren handia. Buffer birikak erabiliz, optimizatu egiten dira paletizatze sistemak, bai robot bidezko paletizatzeak bai mekanikoki egindakoak. Bezero bakoitzak proiektu bakoitzean dituen beharrak zein diren, modu batekoak edo bestekoak izango dira paletizatze sistema optimo bat hautatzeko irizpideak. Bi paletizatze sistema proposatzen dira: robotarekin egindako paletizatzea eta geruza osoen bidez egindako paletizatze mekanikoa.

Paletizatze sistemak

Mekanikoa

Makina hau bereziki egokia da karga astun eta abiadura handiko aplikazioetarako, orduko 200 ziklorainoko abiaduran. Aplikazioa mota desberdineko kaxetan zentratzen da batez ere. Altzairu herdoilgaitz galbanizatuz eraikia dago eta horrek oso iraupen luzea bermatzen du, etengabeko eta kalitatezko errendimenduarekin. Makina kontrolatuz, erraz alda daiteke paletizatze formatua, mosaiko desberdinak sortzeko malgutasunarekin.

Kaxak paletean jarri aurretik, pilatu egin behar dira; horretarako, albo bultzagailuak eta arrabol bidezko garraiagailuak erabiltzen dira. Alboko pintza edo matxardaren bidez, presio kontrolatua egiten da, kaxak eta barruko produktuak kaltetu barik.

Paletizatu beharreko kaxak mota, tamaina eta material desberdinekoak izan daitezke; oinarri desmuntagarriarekin edo kartoizko oinarriarekin. Pintzen kokaera bereziak aukera ematen du kaxa paletizatuak aireztatzeko kanalak dauzkaten mosaiko ez-karratuak sortzeko.

Montaje paletizado Ulma

 

 

Robotizazioa

Sistema robotizatu bidezko paletizatzea, berez, ontziratze lerro bat baino gehiagotik datozen produktuak aldi berean paletizatzeko diseinatuta dago. Sistema hau oso malgua da, eta produktu, mosaiko eta produkzio lerro mota desberdinak batera paletizatzeko aukera ematen du.

Robotak badauka aplikazio bakoitzerako berariaz diseinatuta dagoen atzapar bat. Metatze sistema batetik jasotzen ditu produktuak, zikloa osatu eta produktuok paletaren gainean kokatzeko.

Paletizado Robotizado Ulma