You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFS 200
Product Menu

TFS 200

Film malgurako edo zurrunerako makina termoformatzaile higienizagarri honek atmosfera eraldatuan (MAP) eta hutsean ontziratzeko aukerak eskaintzen ditu. Bikaina da eskuzko soluzioetatik ontziratze sistema automatikoetara pasatzeko.

TFS 200

 

TFS 200a elikagaiak nahiz medikuntzako produktuak ontziratzeko makina termoformatzaile bat da. Ontzia makinan sortzen da, film malguzko edo zurrunezko bi bobina erabiliz. Aukeran, nahi izanez gero, enbaseen barruan hutsa nahiz gas injekzioa (MAP) jar daiteke.

TFS seriea soluzio bikaina da eskuzko ontziratze sistemetatik automatikoetara pasatzeko, eta lortzen den soluzioak, merkeagoa izateaz gainera, handiagoa den edozein makina termoformatzailek sistema tradizionalekoen aldean dituen abantaila berberak ematen ditu, hots:

  • Ontziko kostu unitarioa murriztu egiten da.
  • Produktibitatea handitu egiten da.
  • Amaierako produktuaren itxura hobetzen da.
  • Ontziratze prozesuan produktua gutxiago manipulatzen da.

Dauzkan ezaugarriak direla eta, soluzio hau egokiena da produkzio ertainetarako; gainera, bere konfigurazio estandarizatuei esker, ondo egokitzen da bezero bakoitzaren beharretara. Makina honek erantzun egokia ematen du, era berean, askotariko produktuak ontziratzeko laguntza makina gisa -moldakorra eta erabilerraza izateaz gainera, aproposa baita formatu aldaketarako- eta baita produkzio ertaineko lerro gisa ere. 

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Eraikuntza alderdiak:

  • Altzairu herdoilgaitz materialez eraikia.
  • IPC kontrol sistema.
  • Funtzionamenduaren diagnosia.
  • Parametroen eta mezuen bistaratzea.
  • CE homologazioa.
  • IP-65 diseinu higienikoa.

Erabiltzen eta mantentzen erraza:

  • Errendimendu handia.
  • Formatua azkar eta erremintarik gabe aldatzen da.
  • Funtzionamendu programak.
  • Aitzinamendu abiadura programagarria.
  • Gutxieneko mantentze lana.

Aukeran dauden gailuak:

  • Film inprimatuaren goi eta behe zentraketa.
  • Hutseko eta gas injekzio bidezko sistema.
  • Huts ponpa integratua: 25-63-100 m3/h.
  • Gela zurietarako bereziki egokitu daiteke.
  • Oso korrosiboak diren giroetarako bereziki egokitu daiteke.
  • Periferikoekiko konexioa (kodetzaileak, dosifikagailuak...)
  • Zipperra, erraz irekitzekoa, sigi-saga erako ebaketa erraz irekitzeko.
  • ...