You are here: Home Ontziraketa makinak Termoformatua TFS SKIN
Product Menu

TFS SKIN

Makina termoformatzaile higienizagarri hauek, bereziki diseinatutako filmen bitartez, hutsean biltzen dute. Filma bigarren azal bat balitz bezala egokitzen zaio produktuaren formari, produktua bera babestuz eta duen itxura nabarmenduz.

TFS SKIN

Skin ontziraketaren funtzio nagusia produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea da, baina, aldi berean, balio erantsia ematen duten ezaugarriak eskaintzen ditu, hala nola produktuaren beraren likidoei eustea, exudazioa saihestuz eta mikrobioen garapena atzeratuz, eta baita ontzia bertikalki jartzeko aukera ere.

Ohiko hutseko ontziratzean ez bezala, Skin ontzi batean, goiko filma eta behekoa ukipen azalera osoan itsasten dira, produktuak hartzen duen espazioan izan ezik, haren itxurarik naturalena eta berezkoena zainduz.

Hori dela eta, Skin ontziraketa bereziki gomendatzen da okela fresko, okela prozesatu, hegazti, arrain, janari prestatu, gazta eta pateetarako.

ULMA Skin ontziraketaren abantailak

ULMAren Skin ontziratzeak baditu produktuari balioa eransten dioten hainbat abantaila, eta salmenta puntuari ezaugarri erakargarriok ematen dizkio:

  • Euskarri zurrun bat erabili ahal izatea erretilu gisa.
  • Ontzia bertikalki jarri ahal izatea barruan produktua mugitu gabe.
  • Produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea.
  • Likidoei eta gasei eutsi ahal izatea.
  • Produktua nabarmendu egiten du eta protagonismo nagusia hartzen du ontziarekiko.
  • Euskarri malgu bat erabiltzeko aukera.
  • Estalki gehigarri bat eransteko aukera, etiketarako euskarri gisa erabiltzeko eta film bien artean babes gasak edo osagaiak, errezetak, koilarak eta halako sustapen elementuak jarri ahal izateko.
  • Ontzia pertsonalizatzeko aukera ematen du, bai forman bai dimentsioetan.
    Skin ontzian erabilitako materialaren tipologiak erraz zabaltzeko moduko ontziak egitea ahalbidetzen du.

Skin makina termoformatzaileen gama osoa:

  • TFS 407
  • TFS 507
  • TFS 607
  • TFS 707