2002an sortutako RAMA S.R.L. enpresa italiarraren (Orsigon, Como) %40ko partaidetzaz jabetu da ULMA Packaging

2025/03/19
ULMA Packagingek, ontziratze-teknologian lider globalak, urrats estrategiko garrantzitsua eman du, RAMA S.r.l. enpresa italiarraren % 40 eskuratu baitu. Enpresa hori makineria automatikoen diseinu eta fabrikazioan eta bigarren eta hirugarren mailako ontziratze linea-amaierako sistemetan duen esperientziagatik da ezaguna.

Balio handiko soluzioak bultzatzen ditu giltza eskura entregatzen diren proiektuetan

15 urtetik gorako arrakasta bateratuak sendotzen du lankidetza berria, eta, ULMA Packagingi irtenbide integralen eskaintza nabarmen zabaltzeko aukera eskainiko dio. Batasunak ULMAk ontziratze- eta automatizazio-teknologietan duen esperientzia eta RAMA ren ezagutza espezializatua konbinatzen ditu linearen amaierako sistemetan. Hala, prozesuak optimizatzeko, bezeroei soluzio osoak, kalitate handikoak eta oso pertsonalizatuak eskaintzen zaizkie.

Batze estrategiko honekin, ULMA Packagingek bere portafolioa handitzeaz gain, automozioaren esparruan bezeroek egiten dituzten eskaera gero eta handiagoei erantzuteko gaitasuna indartzen du. Irtenbide automatizatu eta integratuen bidez, eraginkortasun operatibo ezin hobea eskaintzen du, bi enpresek garatutako azken belaunaldiko teknologietan oinarritutako etengabeko berrikuntzaren bidez. Estaldura global zabala eta ULMAk 80 herrialde baino gehiagotan duen presentzia sendoa aprobetxatuz, gainera, Europa, Amerika, Asia, Afrika eta Ozeaniako merkatu giltzarrietan aukera berriak lantzen ari da.