Remote Services

Remote Services

ULMA Packagingek laguntza urrutitik emateko diseinatutako zerbitzu eta tresnen multzoa

ULMA Packagingek bezeroengandik gertu egoteko bokazio irmoa du, eta mundu osoan dago haientzat eskuragarri, 60 herrialde baino gehiagotan presentzia handiarekin, horietako 24tan egoitza propioak izanda eta tokian-tokian laguntza ematea ziurtatzen duen banatzaile sare zabal bat edukita.

Bidaiatzeko zailtasun handiko egoera batean bere sare lokalei laguntzeko eta bezeroari zerbitzurik onena emateko, ULMA Packagingek Remote Services, bezeroei laguntza urrutitik eta eraginkortasun eta segurtasun handienarekin emateko zerbitzu eta tresnen multzoa, diseinatu zuen eta bere bezeroen eskura jarri zuen.

Gainera, zerbitzu horiei esker malgutasun handiagoz egokitu daitezke bezeroen agendetara, eta denbora gutxiago behar dute entrega egiteko eta dituzten kostuak ere gutxiago dira.

Hauek dira Remote Servicesen zerbitzu nabarmenenak:

fat-online.png

FAT online

Bideokonferentzia eta streaming softwarearen bidez, ULMA Packagingek Factory Acceptance Testak egiteko aukera eskaintzen die bere bezeroei. Denbora errealeko zerbitzu honi esker posible da bezeroek erabateko segurtasunez eta urrutitik egiaztatzea ekipoek eta ontziratze prozesuak beren zehaztapenak betetzen dituztela. Bereizmen handiko kameren bidez, bezeroek beharrezko makinen xehetasun guztiak egiaztatu ahal izango dituztela bermatzen da. Aldi berean, FAT osoa erregistratuta geratzen da dokumentazioarekin batera entregatu ahal izateko.

teleasistencia.png

Ekipoetarako urruneko sarbidea

UPC duten ekipo guztiek urruneko sarbiderako aukera dute seriean integratuta. Horri esker, ULMAko teknikari adituek zerbitzua eman dezakete modu seguruan eta urrutitik, egoeraren analisia eta diagnostikoa online eginez, beharrezkoa bada balizko intzidentziak konpontzeko, edo eguneratzeak instalatuz, ekipoen erabilgarritasuna optimizatu ahal izateko.
teleasistencia.png

Telelaguntza

Gorabeherarik edo matxurarik gertatuz gero, ULMAko teknikariek kamera partekatu dezakete, eta segurtasun osoz bideoa denbora errealean helarazi eta laguntza jarraibide zehatzak eman modu grafikoan edo ahotsarekin, baita dokumentuak partekatu ere. Horrela, laguntza azkar eman daiteke, eta ekipoen erabilgarritasuna handitu eta kostuak murriztu.
sat-online.png

LTZ online eta martxan jartzea

Bezeroaren instalazioetan softwarea eta kamerak erabiliz, ULMAko teknikari adituek urruneko Site Acceptance Testak egiten lagundu dezakete, makinaren ondoan dauden bertako teknikariak gidatuz. Tresna horiek berak erabiltzen dira ekipoak ondoren baldintza egokietan martxan jartzeko, bezeroaren eskakizunekin bat etorriz, eta baita bere langileei instalazioa erabiltzen irakasteko ere.
training-online.png

Urrutiko prestakuntza

Tresna telematiko bati baino gehiagori esker ULMAk ekipoak erabiltzen irakatsi ahal die horretan diharduten bere bezeroen langileei, baita mantentze lanak egiten ere.
Lehen aipatutako zerbitzuez gain, ULMA Packagingek Remote Services oso lagungarria den hainbat egoeratan ere laguntzen die bere bezeroei. Esaterako, ontzi formatu berriak behar dituztenean ekipoetan doikuntzak egiteko ematen diegun urruneko zerbitzua aipatu daiteke. Urruneko sarbiderako eta telelaguntzarako tresnak ezin hobeak dira horrelako beharrei erantzuteko, horrelakoetan bezeroak laguntza aditua behar du eta.
Open button

Jarri gurekin harremanetan

Datuen babeserako eta cookien politika onartzen dut.